Ez da asteburu batere ona izan. Denboraldia bukatutzat ematen du Ametx Zornotzak azken porrot honen ostean play-offak jokatzeko aukera guztiak ihes egin baitzaizkio; Bilbao Basketek Real Madrilen aurka galdu baina aurre egin zion horri behintzat; Santurtzik Mondragonen porrota jasan zuen ere; eta Amiaben kontra galdu zuen bestalde Bidaideak.
REAL MADRID 102 – DOMINION BILBAO BASKET 80
102-80ko markagailua pairatu zuen Bilbao Basketek aurka. Hala ere, joko positiboa azaldu zuten, batik bat Bertansekin hasierako momentuetan (23-26 abantaila lortu zuten euren alde). Ostera, madrildarrak beren eraso-ahalmena erakutsi eta ezinezkoa izan zen Sito Alonsoren jokalarientzat erritmoa mantentzeqa, azken laurdenera 76-70ko adierazgailuarekin iritsi arren. Dena den, biziki irten ziren lokalak eta epaia eman zuten azkenik.
AMIAB ALBACETE 73 – BIDAIDEAK BILBAO BSR 65
73-65 izan zen Bidaideak BSR-k eskuratutako puntuazio finala bere partiduan. Horrek esan nahi du ACE Gran Canariaren aurka jokatuko dutela Murtziako Final Four-ean egoteko biletea. Ez zuten Albaceteko taldearen kontra gaizki aritu ordea. Kontua da lokalek primeran baliatu zutela barne-jokoaren ahalmena.
AMETX ZORNOTZA 76 – CAMBADOS 77
76-77 galdu zuen Ametx Zornotzak eta horrekin play-offak jokatzeko aukera. Hala ere, Clínicas Rincónen porrota behar zuten eta hura ere ez zen eman. Hurrengo denboraldia prestatzen hasiko dira oraindik aurrera beraz.
GDKO IBAIZABAL 70 – ARXIL 46
Bigarren postua borrokatuko dute galdakaoarrak, larunbatean Arxilen aurka 70-46 irabazi ostean. Asmatzen zuen Ramascok bereziki haren jaurtiketekin, baina erraztasunak eskaintzen zituzten defentsan: atsedenean, 34-30. Bigarren laurdenean, arazo handirik gabe egin zioten aurre norgehiagokari defentsa estutuz eta kolektiboaren inplikazioari esker. Partidua hasi aurretik, isiltasun minutua eskaini zitzaion Jon Agirregoikoa presidentearen amari. Goian bego.
MONDRAGON UNIBERTSITATEA 79 – SANTURTZI 70
Santurtzik Mondragon Unibertsitatearen kontra 79-70 galdu eta ihes egin zaio Ardoyk, atzetik Estela eta Piélagosek harrapatzearekin batera. Kontzentraturik irten ziren gipuzkoarrak eta berebiziko abantaila lortzen zuten hortik gutxira, 22-11. Zerbait berreskuratu izan ziren ondoren Torres eta iglesiasen jokaldietan oinarrituz, baina kanpoko jaurtiketa eta plus bat falta izan zitzaien defentsan seguru asko.