Maila handiko entrenatzaileak maila handiko afari batean

Maila handiko entrenatzaileak maila handiko afari batean

VI. Afari Solidarioa ospatu zen aurreko ostiralean Iberdrola jatetxean Bizkaia Basket Fundazioaren eskutik. Xedea, Alaine eta ‘Vida para todos’ Fundazioekin elkarlanean aritzeko prozesuak mantentzea, urtero Afrikako Kandi hirian eraikitzen den saskibaloi-kantxaren ekimena aurrera eramateko.

Era berean, Bizkaiko saskibaloiaren historian zehar deigarri suertatutako sei entrenatzaile gonbidatu eta saritu zituzten. Teknologia berriei esker Tenerifetik konektatuta jarraitu zuen ekitaldia Txus Vidorretak, esaterako. Carmelo Echevarria ere egon zen presente (bataila askotako gizona ezbairik gabe, Fadurako XXI. Mendea, adibidez). Nazioarte mailan garrantzi handia lortu duen Mario Fernández izan zen bertan bestalde, egun Liga Femeninoaren talde nagusienetako bat zuzenduz. Gainera, saskibaloiaren filosofia eta ideiak transmititzen aztarnak erakutsi dituen Joxean Figueroa, arlo honetan urte ugari eman dituen Juan Sierra edota Aguilas Klubeko Andoni Rodríguez beteranoa bertaratu ziren.

Ernesto Díazek zuzendutako ospakizun honetan, halaber, saskibaloi munduan ospetsu izandako zenbait protagonista bildu ziren, Juanjo Moreno, beste askoren artean. Anekdota, esperientzia eta bizipenak elkartrukatu zituzten, bai eta jokalari, talde eta klubak oro har aurrera ateratzeko ilusioa eta berebiziko formakuntza beharrezko direlaren ideia indartu ere.

Norbaitek oraindik lagundu nahiko balu, ‘0 ilara’ izaten du eskuragarri eta diru kopurua (40 euro orotara) Kutxabankeko hurrengo kontuan sartu beharko lituzke: ES82 2095 0350 4191 1321 0121.

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak