Musika, dantza, dibertsio, garaikur, errekonozimendu, sari eta argazkiz beteriko ekitaldia ospatu zen atzo Boluetako Fever aretoan, zeinean guztiek jaso zituzten beren txapeldun eta txapeldunordeko Kopak, premini mailatik Seniorren kategoriara zehazki.
Mila jokalari neska-mutil baino gehiagok jaso zituzten tituluak, guraso eta teknikoez lagunduta. 18,30ean ireki ziren ateak, zeremoniaren zuzendari Mikel Arpón eta Bego Bayerren eskutik. Askok, eszenatokira igo ziren dantzara. Tartean, talde ezberdinek urtean zehar gauzatutako jokaldi deigarrienen irudiak bideoetan ikusgai.
19,15ean hasi zen trofeo-banaketa konkretuki, Germán Monge presidente eta zuzendaritza-batzordeko kideak presente, Borja Mendía, Izaskun García, Yaiza Lázaro, Ainara Ramasco eta Gracia Alonso jokalari ezagunez gain. Juan Carlos García epaile olinpikoa ere egon zen bertan, ACBko finaleko lehen partidutik iritsita. Bilbao Basketen ordezkari gisa, aldiz, haren presidente Xabier Davalillo izan zen.
Orotara, 93 talde igo ziren oholtzara. Eskolako taldeekin bukatuta, etenaldi txikia Federazioko patrozinatzaile Coca-Colaren adeitasunez bozgorailu eta aurikular pare bana zozkatzeko. Irabazleak, gainera, 400 lata eraman zituen, 100 litro baino gehiago alegia. Sari-banaketa hau hemengo Coca-Colaren ordezkari Iñigo Berazak iragarri zuen.
Trofeoen emanaldia jarraitu zuen ondoren, 21:00ak arte. Harrezkero, confetia bota eta bukatutzat eman zen horrela 2015/16 denboraldia guztientzat. Edonola, festa berezia aurtengoa, Federazioko 75. urteurrena dela eta.
Zorionak denori!