Txus Rojok Bilbon egoitza izango duen Munduko Kopa aurkeztu zuen

Txus Rojok Bilbon egoitza izango duen Munduko Kopa aurkeztu zuen

Asteazken honetan, Bilbo egoitzako Munduko Kopako zuzendariak, Txus Rojok, Munduko Koparen inguruan mintzatu zuen Kirol Etxeko Areto Nagusira bertaratu ziren entzuleei. Sarreren salmentaren inguruko informazioa eskaini zuen, Fan Zone ere aipatu zuen, partiduen ordutegien berri eman zuen, baita espazioen antolaketaz ere. Gogoratu, Munduko Kopa Bilbon abuztuaren 30etik irailaren 5era jokatuko dela.

Ekitaldiaren zuzendariak esan zuen ia mila pertsona ekitaldian lan egingo dutela. Horrez gain, gogoratu zigun Munduko Kopa dela eta, zale finlandiar eta turkiar ugari gure artean izango direla. Azkenik, Munduko Kopa honek Bizkaiarentzat eta Euskadirentzat ekarriko dituen abantaila ekonomikoetaz mintzatu zen.

 

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak