Bizkaiko haur eta kadete mailako neskek HTZ-ko egonaldia bukatu dute
Igande honetan bukatu dute Bizkaiko Selekzioek Fadurako HTZko egonaldia. Haur eta Kadete mailako emakumezkoen selekzioen gogor egin dute lan asteburuan eta hautatzaileek argiago dituzte prestaketaren bukaera arte zein talderekin egingo duten lan. Julen Berrocal (kadeteak) eta Aitor Leizeak (haurrak) 6 entrenamendu burutu dituzte 20 jokalariz osoturiko taldeekin. Entrenatzaileek Euskadiko Txapelketei aurre egiteko defentsa eta eraso…