Bizkaiak garaipenarekin abiarazi du Madalenak Torneoa Paduraren aurka (68-92)

Bizkaiak garaipenarekin abiarazi du Madalenak Torneoa Paduraren aurka (68-92)

[box]Arrigorriagako Madalenak Torneoaren bigarren jardunaldian egin du debuta Bizkaiko U20 selekzioak. Carlos Ballesterosen taldeak 68-92 irabazi dio etxeko taldeari. 23 minutuz etxekoek aurpegia eman zuten baina Bizkaiko selekzioaren saskiratze erritmoa jarraitzea ezinezko egin zitzaien Arrigorriagakoei. Ostiralean bukatuko da Torneoa Iraurgi eta Bizkaiaren arteko finalarekin.[/box]

Bizkaia erritmo gehiagorekin sartu zen partidura, saskiratzeak lortuz. Padurak erasoak arazo gehiago erakusten zituen, jabetzak jaurtiketak lortu gabe bukatzen zituelarik, Bizkaitarrek ere ezintasuna erakusten zuten eta Iñigo Romanen hiruko bati esker etxekoak 7-4 aurretik ziren hirugarren minuturako. Manjonek lan ona egiten zuen saskipean baina erasoan ez zuen emaitzarik lortzen. Estalayorekin alley-hoop batean saskiratze oso ederra lortu zuen. Peñaren magiari esker, Bizkaiak aurre hartzea lortu zuen eta lehen laurdena 15-20 amaitu zen.

Bazirudien Bizkaiak partiduan lehendabiziko aldeak jartzen zirauela baina Jose Miguel Nievarenek bikain erantzun zuten laurden erdira 33-35 iritsiz. Ballesterosek aldaketak burutu zituen emaitzak bilatze aldera eta Mendibek hortan lagundu zion. Bizkaitarrek defentsan estutu beharra zeukaten. Padurak aurretik jartzea lortu zuen 39-38 atsedenalditik 2 minutura. Bizkaia ez zebilen fin defentsan baina erasoan ondo zebilenez, atsedenaldira 43-47 iritsi zen aurretik.

Etxeko taldeak aurpegia ematen jarraitu zuen eta akzio onak burutu zituen baina pixkanaka Bizkaia nagusitzen joan zen 53-67 barneko jokoari eta bigarren eta hirugarren aukerei esker.  Padurak ezin izan zuen saskiratzeetan erritmoari eutsi, baloi galerak selekzioaren kontraeraso bilakatu ziren eta hirugarren laurdena 56-74 bukatu zen.

Partidua puskatuta zegoen, baina inork ez zuen amore eman nahi. Padurak zertarako gai den erakusteko baliatu zuen gelditzen zen denbora eta Bizkaiak kalitate handiko jokalariak zituela erakutsi zuen, Estalayo eta Peña nagusituz.

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak