Gabonetako XLVI-G.U.P 2016/17 Torneora apuntatzeko azken astea

PIN
PIN

[box]Ostiral honetan, Abenduak 16, Bizkaiko Saskibaloiko torneo nagusia den Gabonetako XLVI-G.U.P 2016/17  XII B.E.C GABONETAKO TORNEOA 2016/17  torneoan parte hartzeko epea bukatzen da. Torneo hau Bilbao Exhibiton Centerren (B.E.C.) ospatuko da  eta Bizkaiko Saskibaloi federazioak antolatzen du.[/box]

Gabon hauetan saskibaloiaz gozatu nahi duzu? 6 eta 11 urte bitartean dituzu? Ba ez pentsatu gehiago. Elkar zaitez hiru lagunekin eta GABONETAO UMEEN PARKERAKO zure taldea osa ezazu. Ez duzue zertan Eskola Kiroleko talde berdinean parte hartu behar, ez duzue eskola mailako ligetan parte hartzen egon behar, soilik saskibaloira jokatzen ondo pasatzeko gogoa izan behar duzue.

Taldea prest duzuenean inskripzioa  osatu beharko duzue, horretarako epea ostiral honetan bukatzen da, abenduak 16, 19:00etan.

Izena emateko inskripzio orria bete beharko dute, dagokion mailaren arabera eta erlazioarekin batera 40,00€ sartu beharko dituzte talde bakoitzeko. 40,00€ horietatik 20,00€ Torneoaren amaieran itzuliko dira, beti ere arautegia betetzen bada programatutako partida GUZTIETAN, aurkezpenari eta parte-hartzeari dagokion kasuetan. Ez dira 20€ak itzuliko taldeen eraketan manipulazioren bat egiten bada, aurretiaz antolakuntzari jakinarazi gabe. Kasu horietan partidu GUZTIAK galdutzat emango dira 0-20ko emaitzarekin.

INSKRIPZIO INPRIMAKIA

Parte-hartzeko arrakasta baloratuz, 150 talde aurreko edizioan, 3×3 lehiaketa eredua mantenduko dugu, hurrengo maila hauetan mailakaturik:

  • Gizonezko Minibasketa: 2005/2006 jaiotakoak
  • Emakumezko Minibasketa: 2005/2006 jaiotakoak
  • Gizonezko Pre-minibasket: 2007/2008 jaiotakoak
  • Emakumezko Pre-minibasket: 2007/2008 jaiotakoak
  • BASKET ESKOLA, 2009/2010 jaiotakoak

Bizkaiko Saskibaloi Federazioak antolaturiko eskola lehiaketaren batean dauden parte-hartzaileek, lehiaketa horietan normalean erabili ohi dituzten lizentziak aurkeztu beharko dituzte, antolakuntzak horrela eskatuz gero.

Lehiaketa horretarako izena ematearekin batera, jokalari eta entrenatzaileen kideentzat gonbidapenak emango dira, 10 gonbidapen gehienez, JOKALARIAK BARNE. BECeko agintarien aginduz, DENAK BATERA sartu beharko dira eta BEHIN PASEA BALIOZKOTZEN DENEAN EZINGO DA BERRIZ ERE BALIOZKOTU.

Egutegiak federazioko web orrian, www.bizkaiabasket.com, argitaratuko dira egin eta berehala. Sailkapenak eta argazkiak @icamarero71 twitter kontuan ikusi ahalko dira.

EREMURA SARTZEKO paseak ESKUAN emango dira  Abenduaren 22an, OSTEGUNA ETA Abenduaren 23an OSTURALA,  Bilboko Martin Barua Picaza kalean kokatuta dagoen Bizkaiko Saskibaloi Federazioko bulegoan. Jendaurreko arreta goizeko 11etatik 13etara eta arratsaldeko 17etatik 19etara izango da.

Lehiaketaren garapenari dagokionez, aurreko fasea bi egun ez jarraituetan ospatuko da goizeko ordutegian (11:15-14:30) edo arratsaldeko ordutegian (15:00-19:30). Aurre faseetarako aurreikusitako datak: 2016KO Abenduak 23 (ARRATSALDEZ), 24(GOIZEZ), 26,27,28,29,30 (GOIZEZ ETA ARRATSALDEZ) eta 31 (GOIZEZ). 2017ko Urtarrilak 2,3,4 (GOIZEZ ETA ARRATSALDEZ), 5 (GOIZEZ), 7 (GOIZEZ ETA ARRATSALDEZ), 8 (GOIZEZ). (multzo,talde,etab kopuruaren arabera, konfirmatzeke)

Finalerdiak 2017ko Urtarrilaren 7 eta 8an ospatuko dira. Ordutegiekin bateraezintasunen bat existituko balitz egutegiak egin baino lehen, email bidez jakinaraztea eskatzen dugu, icamarero@bizkaiabasket.com helbidera, horrela aztertu eta aldaketa posible bat egiteko.

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak