Gaur, irailak 16, 12:00etan hasi eta irailaren 27ko 14:00ak arte, Eskola Laguntzailea programan izena emateko epea zabalik dago. Lehenengo aldiz izena eman nahi dutenek eta Eskola Laguntzaile gisa duten konpromisoa berritu nahi dutenek formulario hau bete behar dute.
ESKOLA LAGUNTZAILEAN IZENA EMATEKO FORMULARIOA 24/25
- Bete izena emateko orriko eremuak eskatzen diren datu guztiekin, eta, berritzen bada, adierazi Eskola Languntzailea zenbakia (4 digitu).
- Eskola Laguntzaile izan bazara eta zure zenbakia gogoratzen ez baduzu EZ DUZU IZENA EMAN BERRI GISA egin ezazu kontsulta eskola@bizkaiabasket.com helbidean, zure burua identifikatu eta zure Eskolako zenbakia adieraziko dizugu.
- Gure datu-baseak eguneratuta edukitzeko eta zuen datuak behar bezala gordeta edukitzeko, eremu guztiak betetzeko eskatzen dizuegu.
- Aurtengo denboraldian Eskola Laguntzaile berrietan izena emateko epea zabalik dago 2010 eta aurreko urteetan jaiotakoentzat.
* Posta elektronikoko eta mugikorreko datuek “Languntzaile” ri dagozkionak izan behar dute. Beste batzuk ez ematea.
Zalantzarik baduzu idatzi eskola@bizkaiabasket.com helbidera.