Bigarren itzuliko lehen jardunaldia A1 multzoetan. Lau neurketa geratzen dira Euskadiko titulurako borrokan arituko diren taldeak ezagutzeko eta, oraintxe bertan, 8 talde ditugu postu horietan. A2 multzoetan, lehen itzuliko azkenaurreko jardunaldia jokatu zen.
NESKEN JUNIOR A1
Bigarren itzuliko hasiera, lidergoa galdu zuen Lointek Gernikak Bera Beraren kantxan (88-69), 16-3ko partziala jaso ondoren azken laurdenaren hasieran.
Eta Loiola Indautxuk garaipen garrantzitsua eskuratu zuen Euromex Araski kolistaren aurrean (73-57) eta bere aldea mantentzen du laugarren postuan.
NESKEN JUNIOR A2
Lehen itzuliko azkenaurreko jardunaldia eta bakarrik garaipen bat gure taldeentzat, Getxok lortutakoa, etxean, Marianistas Umiltasunaren aurka (55-47).
Eskuinaldeko taldea berdinduta dago Tabirako Baquerekin hirugarren postuan, bigarrenetik partida batera. Durangarren galdu egin zuen Mondragon Unibertsitatearen liderraren kantxan, 76-59ko emaitzarekin.
Eta porrot argia Barakaldorentzat, etxean, Fundibideren aurrean (35-55).
MUTILEN JUNIOR A1
Pasaden asteazkenean, Fundacion Bilbao Basket Fundazioak galdu egin zuen Baskoniaren aurka (76-90), lehen postua jokoan zegoen neurketan.
Asteburu honetan, Bilboko derbian, bilbotarrek Loiola Indautxuri irabazi zion 118-44. Jesuitaseko taldea laugarren postuan mantentzen da.
NESKEN JUNIOR A2
Barakaldo Basketek garaipen garrantzitsua lortu zuen Azkoitian (81-84), sailkapeneko lehen postuan jarraitzeko. Barakaldotarrek hasiera kaskarra sortu zuten, baina gero erreakzionatu zuten eta ihes egin ziren azken laurdenean, 3-16ko partzialarekin.
Getxo hirugarren postuan dago, bigarrenetik partida batera, Centro de Estudios Mikeldiri irabazi ondoren derbian.
MUTILEN KADETE A1
Fundación Bilbao Basket Fundazioak erraz gainditu zuen Tabirako Baque (111-68). Durangarrak kolistak dira, baina Barakaldo Basket eta Loiola Indautxurekin berdinduta, 1-5eko balantzearekin. Laugarren postua jokoan egongo da hiru taldeen artean.
Jardunaldi honeta, porrotak bai barakaldotarrentzat (85-41 Baskoniaren pistan) bai bilbotarrentzat (55-88, etxean, Easoren aurrean).
MUTILEN KADETE A2
Centro de Estudios Mikeldi bosgarren porrot jarraian jaso zuen, Antigua Luberriren kantxan (69-45).
NESKEN KADETE A1
Nahiz eta emaitza estutua, La Sallek garaipen erraza lortu zuen Ordiziaren aurrean (52-48). Bilbotarrek azken laurdena 15 puntuko aldearekin hasi zuten eta saskiratu gabe egon ziren azken lau minutuetan.
Lointek Gernikak argi eta garbi gainditu zuen Asevi Araski (72-41). Gure bi taldeek hiru partidako aldea dute bosgarren postuarekiko.
NESKEN KADETE A2
Bigarren posturako borrokan mantentzen da Barakaldo Basket, Urrategi Barne Diseinuari irabazita (56-35), hasieratik amaierara kontrolpean izan zuen partida batean. Ezkerraldeko taldea hirugarren postuan dago, asteburuko biktimatik partida batera.
Eta Tabirako Baquek etxean galdu egin zuen Ostadar kolistaren aurka (57-66). Hirugarren porrota jarraian durangarrentzat.