Asteburuko ezusterik handiena Kadete A1 multzoan iritsi zen, Jesuitas Ikastetxeko taldeak lortutako etxeetik kanpoko garaipenarekin Fundación Bilbao Basket Fundazioaren aurka. Emaitza honi esker, Loiola Indautxu Lauko Finalera hurbildu da, bere junior talde bezala.
NESKEN JUNIOR A1
Sailkapena estutu da Final Four-rerako borrokan gure bi taldeen porrotekin. Lointek Gernikak etxean galdu egin zuen Easoren aurrean (73-78), 15 puntuko aldea izan ondoren bigarren laurdenean. Baina donostiarrek buelta eman zioten 4-23ko partzialarekin.
Eta Loiola Indautxuk galdu zuen Bera Beraren kantxan (73-60). Bilbotarrak laugarren postuan daude, partida bateko abantailarekin donostiarrekiko, bi jardunaldiren faltan.
NESKEN JUNIOR A2
Tabirako Baquek Getxori irabazi zion, 61-49ko emaitzarekin, Landakoko derbian. Garaipen honi esker, durangarrak bigarren posturako borrokan mantentzen dira, Eskuinaldekoak, berriz, atzean gelditu dira.
Eta partida bikaina, baina porrota, Barakaldo Basket-entzat, Mondragon liderraren kantxan (69-63).
MUTILEN JUNIOR A1
Loiola Indautxu ia ia dago Lauko Finalean, Axa Amurriori irabazita (88-63). Bilbotarrek 2 garaipeneko aldea dute bosgarren postuarekiko.
Eta Fundación Bilbao Basket Fundazioak garaipen erraza erdietsi zuen Araberriren aurrean (115-36).
MUTILEN JUNIOR A2
Bai Barakaldo Basketek bai Getxok ez zuen huts egin permanentziarako borrokan.
Ezkerraldeko taldea lider bezala mantentzen da eta aurkari zuzena den Ordizia gainditu suen (82-71). Eta Eskuinaldeko taldea bigarren postuarekin berdinduta daude, Azkoitian irabazi ondoren (53-65).
Eta porrota Centro de Estudios Mikeldirentzat, etxean, Mondragon Unibertsitatearen aurrean (67-78)
MUTILEN KADETE A1
Ezuste handia Artxandan: Loiola Indautxuk Fundación Bilbao Basket Fundazioari irabazi zion, 68-70ko emaitzarekin. Kanpoko taldeak 15 puntuko aldea izan zuen hirugarren laurdenean eta etxekoen bultzadari eutsi egin zion azken txanpan.
Emaitza honek Loiolari abantaila ematen du laugarren posturako borrokan, Fundacion Bilbao Basket Fundazioak, berriz, ia ia agur esaten dio lehen postuari.
Eta asteburuko beste derbian, F4 jokatzeko aukerak mantentzen ditu Tabirako Baquek, Barakaldo Basket gainditu ostean (69-63).
MUTILEN KADETE A2
Centro de Estudios Mikeldi USK-AK agur esan zion bere bolada txarrari, azken postuan dagoen Ointxeri irabazita (78-67).
MUTILEN KADETE A1
Berriro aldaketa lehen postuan. La Salle Bilbao lidergora itzuli da, Asevi Araskiri irabazi ondoren, 65-59ko emaitzarekin, 13-2ko partzialarekin azken laurdenaren hasieran.
Eta Lointek Gernika bigarren postura jaitsi da, bilbotarrekin berdinduta, Easoren aurka galdu ondoren (61-54), hirugarren laurden kaskarraren ondorioz (26-10).
MUTILEN KADETE A2
Barakaldo Basketek ez du bigarren postuko uhara galtzen, Ostadarren kantxan garaipena eskuratu ostean (46-56).
Eta Tabirako Baque Dinnteco Araba bigarren sailkatuari irabazteko zorian egon zen (46-48).