Martín Deco Patronatoren jokalaria astelehenaren protagonista handia izan zen gure taldeentzat: 42 puntu, 11 errebote eta 45eko balorazioa bere taldeko garaipenean, nahiz eta kanporaketetatik kanpo geratu den. Lointek Gernikak berriro markagailua itxi zuen eta multzoko lehen postua bilatuko du arratsaldean.
LOINTEK GERNIKA 74 – HYUNDAI AGRITRASA – CD GRUPO 76 ALKASAR 24
Bigarren partida, bigarren markagailuaren itxiera talde bizkaitarrentzat, arratsaldean multzoko lehen postua eta hurrengo faserako txartela bilatuko du Montuiri Fibrotec taldearen aurka (17:00etan).
BIzkaitarrek 12-2koarekin hasi zuten neurketa eta ez zioten aukerarik eman bere aurkariari, 30 puntuko aldearekin 15. minutuan (38-8). Atsedenaldian, 50-14. Partida bukatzeko 5 minuturen faltan iritsi zen markagailauren itxiera.
MARTÍN DECO PATRONATO 66 – CN HELIOS 47
Nerea Salgadok sortutako erakustaldi ikusgarria klabea izan zen bilbotarren garaipenean: 42 puntu, 11 errebote eta 45eko balorazioa. Zoritxarrez, Fundación Valencia Basquet-en garaipenak aukerarik gabe utzi die bizkaitarrei.
Martin Deco Patronatoren neskek hasierako 10-0ekoa lortu zuten. Bilbotarren abantaila 31-17ra igo zen bigarren laurdenean eta, atsedenaldian, 35-23ko emaitza. Helios taldearen erreakzioa bigarren zatiko hasieran iritsi zen (37-30), baita ere azken laurdenaren lehen minutuetan (52-44), baina bilbotarrak berriro ihes egin ziren 9-0eko partzialarekin.
Gaur, txapelketaren azken partida, Nautico Teneriferen aurka (19:00).