Bizkaiko haur eta kadete mailako neskek HTZ-ko egonaldia bukatu dute

Igande honetan bukatu dute Bizkaiko Selekzioek Fadurako HTZko egonaldia.  Haur eta Kadete mailako emakumezkoen selekzioen gogor egin dute lan asteburuan eta hautatzaileek argiago dituzte prestaketaren bukaera arte zein talderekin egingo duten lan. Julen Berrocal (kadeteak) eta Aitor Leizeak (haurrak) 6 entrenamendu burutu dituzte 20 jokalariz osoturiko taldeekin.  Entrenatzaileek Euskadiko Txapelketei aurre egiteko defentsa eta eraso…

RETAbet Bilbao Basket, Euskal Kopako txapelduna

[box]Zaletuak saskibaloiaz gozatzeko eta RETAbet Bilbao Basketen proiektu berria ezagutzeko gogoz zeudela argi geratu zen ACB taldeek Durangoko Landako Kiroldegian jokaturiko Euskal Kopan. Mumbruk bilbotarren liderra zela erakutsi zuen eta erabakigarria izan zen Carles Duranen taldearen garaipenean, Gipuzkoa Basket on baten aurka (83-21).[/box] Partidua hasi aurretik eta taldeen aurkezpenak burutu ondoren, Zornotza ST taldeari babesa…

Euskal Kopako RETAbet Bilbao Basket-Gipuzkoa Basket jasoko du Durangok

[box] Asteazken honetan aurkeztu da datorren Irailaren 2an Durangoko Landako Kiroldegian ospatuko den Euskal Kopa. Bertan egon dira Aitziber Irigoras, Durangoko Alkatea, Pilar Rios Alkateordea, German Monge, Euskadiko Saskibaloi Federazioko Presidentea, Diego Saenz, Bilbao Basketeko Zuzendari Orokorra eta Nekane Arzalluz, Gipuzkoa Basketeko Presidentea. [/box] ACB mailako RETAbet Bilbao Basket eta Gipuzkoa Basket taldeen arteko derbi batekin…

Bizkaiko Kadete eta Haur mailako gizonezkoak HTZ-n dabiltza lanean dagoeneko

Astearte honetatik Bizkaiko Haur eta Kadete mailako gizonezkoen taldeak Euskadiko Txapelketak  prestatzen dabiltza buru-belarri. Getxoko HTZ egoitzan dauden kirolariek Imanol Adán eta Javi García Panizo hautatzaileak konbentzitzea dute helburu, izan ere 12 izango dira azken hautatuak. Ostegunera arte egongo dira aurre-selekzioak Fadurako HTZ-n. Egunean bi lan saio izango dituzte eta oporraldiaren ostean, forma fisiko egokia…

Saskibaloia Aste Nagusiko festara batu zen

Asteazken honetan, saskibaloi Aste Nagusiko protagonistetako bat bilakatu zen. Ripako Kaia saskiz eta baloiz bete zen Aixeberri Konpartsak Bizkaiko Saskibaloi Federazioaren eta Bilbao Basket Fundazioaren laguntzarekin antolatzen duen 3×3 Aste Nagusia txapelketa ospatzeko. Eguraldia lagun izan zuten bertaratutakoek eta zaletuek asko gozatu zuten. Guztira 100 talde inguru 5 mailatan banaturik. 10 orduz saskibaloiaz gozatzeko para…

Saskibaloi ona eta giro ezinhobea nagusi VII. 3×3 #SanikoJaiak Minibasket torneoan

(ARGAZKIAK: Indar Saski) Parte-hartze handia izan da VII. 3×3 #SanikoJaiak Minibasket Torneoan. Txikienen egunean 10 talde parte-hartzaile izan dira eta nagusienean 9. Guztira 70 kirolari baino gehiagok izan dute udako aurre-denboraldi honetan ohikoa bihurtu den txapelketa honetan parte-hartzeko aukera. Eguraldia lagun, giro bikaina bizi izan zuten gerturatutako guztiek. Saskibaloiaz gozatzeko bi egun izan dira Indar-Saski…

Bizkaiak garaipenarekin abiarazi du Madalenak Torneoa Paduraren aurka (68-92)

[box]Arrigorriagako Madalenak Torneoaren bigarren jardunaldian egin du debuta Bizkaiko U20 selekzioak. Carlos Ballesterosen taldeak 68-92 irabazi dio etxeko taldeari. 23 minutuz etxekoek aurpegia eman zuten baina Bizkaiko selekzioaren saskiratze erritmoa jarraitzea ezinezko egin zitzaien Arrigorriagakoei. Ostiralean bukatuko da Torneoa Iraurgi eta Bizkaiaren arteko finalarekin.[/box] Bizkaia erritmo gehiagorekin sartu zen partidura, saskiratzeak lortuz. Padurak erasoak arazo…

Euskadik luzapenean irabazi dio Espainiari ‘Barakaldo Hiria’ko azken jardunaldian

[box] Mario Lopezen neskek luzapen bikaina egin, eta Espainia menderatzea lortu dute, behetik gora joan diren partidan. Izaskun Garcia (17 puntu), Nerea Garmendia (12) eta Laura Pardo (10) izan dira euskaldunen partetik onenak. Espainiarren aldetik, ordea, Irati Etxarri Araskiko jokalaria izan da onena 14 punturekin. Errusia izan da ‘Barakaldo Hiria’ Saskibaloi Txapelketa Internazionaleko IX. Edizioko…

Euskadik maila handia eman du Errusiaren aurka (51-69)

[box] Mario Lopezek entrenatzen duen selekzioak ezin izan du selekzio errusiar indartsuaren aurka. Hala eta guztiz ere, euskaldunek irudi ona eman dute, eta zaleen aurrean lan ona egin dute partidaren zati handian. [/box] (Argazkiak: Dani Álvarez / FViB) Izaskun Garcia -13 puntu eta 18 puntuko balorazioarekin – izan da euskaldunen aldetik onena, eta bihar 12:00etan…

Errusiak irabazi du ‘Barakaldo Hiria’ Saskibaloi Txapelketa Internazionaleko lehen jardunaldian

[box] Errusiarrak, Maria Vadeevaren gidaritzapean -14 puntu, 6 errebote, 3 asistentzi eta 23ko balorazioarekin- Migel Angel Ortegak entrenatutako taldea menderatzea lortu du, taulapean erakutsi duten erakustaldiari esker. Bihar, Euskal Selekzioaren txanda izango da, gaur irabazle izan diren errusiarren aurka (20:00etan). [/box] Garaipen erosoa erdietsi du Errusiak Espainairen aurka Barakaldo Hiria Saskibaloi Txapelketa Internazionaleko lehen jardunaldian.…