Emozioa, saskibaloi ona eta talentu indibidualean oinarritutako norgehiagoka. Hori guztia bizi ahal izan genuen atzo Lasesarre polikiroldegian, Barakaldo Hiriko Nazioarteko Gizonezkoen U20 txapelketaren VIII. edizioko aurreneko finalerdian. Erritmo biziari esker nafarrak 35 minutuz markagailuan aurrean mantendu arren, hainbat galera eta pagésen hirukoek buelta eman zioten partiduari.
Baloiaren zirkulazio ona gauzatu zuen Nafarroak hasieratik, taktikoki ongi kokatuta eta kanpoko jaurtiketak sartuz. Galera asko zituzten katalanak, Camí eta Espinosaren saskiratzeek desabantaila murriztu bazuten ere. Zerbait aldatzeko beharrean zegoen Katalunia beraz.
Nafarroako Zabaletak, gainera, min handia ematen zuen barruko jokoa ondo aplikatuz. Kataluniak, halaber, 9 puntuko partziala lortu zuen atsedena eta hurrengo laurdena hasi orduko. Nafarroak hutsartea eskatu eta berehala eskuratu zituen beste hainbat puntu Perales eta Zabaloren kanpoko jaurtiketekin azken hamar minutuetara aukerekin iristeko.
Azken batean, kolektiboki Nafarroak ondo segitu zuen baina eten bat behar zuen Urizek –pistatik kanpo egon zen tarte batez- eta sartu zenerako dagoeneko 62-67ko emaitza aitortzen zuen adierazgailuak. Ez zen anotaziorik egon ordea minutu batzuetan zehar, eta ia amaieran Marc Giménezen saskiratzeak erreakziorako gaitasunik gabe utzi zuen Nafarroa.
Argazkiak: Dani Ávarez