Datorren igandean, azaroaren 29an, Bizkaiko Mini selekzioek Euskadi eta Nafarroako Txapelketari begirako lehen proba izango dute, Kantabriako Santoña herrian lagunarteko partida jokatuz. Hautatzaileek deialdiak zehazten jarraitzen dute, eta norgehiagoka horretarako 14 jokalari deitu dituzte. Jarraian, informazio guztia.
Jokalariei partida-jantzia, beroketa-kamiseta eta sudadera emango zaizkie igandean bertan, partiden aurretik.
Aurreikusitako hurrengo datak, astero baieztatuko direnak:
- Azaroaren 29a, igandea (lagunarteko partida Santoñan)
- Abenduaren 6a, igandea (entrenamendua Lemoan)
- Abenduaren 8a, asteartea (lagunarteko partida Logroñon)
- Abenduaren 13a, igandea (entrenamendua Lemoan)
- Abenduaren 20a, igandea (entrenamendua Lemoan)
- Abenduaren 22a, asteartea (entrenamendua Urdanetan)
- Abenduaren 23a, asteazkena (entrenamendua Urdanetan)












