Atzo ospatu zen Federazioko 75. urteurrenarekin batera Zabalgune plazan antolatutako bigarren jardunaldia, erakusgai dagoen esposizioaren alboko areto batean hain zuzen. ‘Saskibaloia eta hedabideak’ izena zuen hitzaldiak, moderatzailea Javier Aja izanik. Kazetariek egunerokotasunean bizitako pasadizo, esperientzia eta errealitate ezberdinak entzun ahal izan zituzten bertaratutakoek, baita euren hedabide eta talde edota federazioekin izandako harremanez kontziente izan ere. Euskarri guztietako hedabideen profesionalak izan ziren hantxe; besteak beste,Solobasket web-eremuan lanean dabilen Igor Mintegia, José Manuel Cortizas paperean tirada handiena duen El Correoko kazetari gisa, Pedro Mari Goikoetxea EITBko ordezkari moduan eta AS kirol-hedabide Alfonso Herranz.
Denek azaldu zuten nola iritsi ziren kirol-kazetaritzaren arlora eta bereziki saskibaloiaren esparrura, Espainia eta Europako tokian tokiko klub eta talde handienekin garatutako harremanak, komunikazio-bulegoen lana, kazetaritzak bizi izandako eraldaketa teknologikoak eta azken urteotan nesken saskibaloiaren presentzia areagotzea.
Datorren asteartean -apirilak 26- bukatuko dira hitzaldiak, Federazioko presidente ohiak Bizkaiko saskibaloiaren inguruan arituko direlarik.