Hurrengo igandean -maiatzak 29- bukatutzat emango da Bizkaiko Saskibaloi Federazioak 2015-16. kurtso honetarako abiarazi zuen teknifikazio-programa. Zerrendetan agertutako guztiek aurkeztu beharko dira beraz azken sesio honetara, zeinean zenbait proba fisikoez baliatuta datu-pilaketa egingo den, baita protagonista guztiekin denboraldiko argazki ofizialak gauzatu ere. Arren, puntualtasuna eta bat-batekotasuna eskatzen da. Bestetik, hasiera batean entregatutako arropa ofiziala eramatea ezinbestekoa da.
16,45ean deitu izan dira partaideak 17 eta 18ak bitartean entrenatzeko, Lauro Ikastolan. Halaber, urte honetako azken topaketa izango dute 2005eko Mini neska-mutilek; 15,45ean deitu izan zaie haiei, saioa 16 eta 17ak bitartean jarduteko.