(ARGAZKIA: FIBA) Pasa den igandean Urrezko domina jantzi zuten Gonzalo García teknikoak eta Josean Betolaza fisioterapeutak, azken asteotan Helsinkin (Finlandia) ospatu den 20 urtez azpikoen Europako Txapelketan. Maila honetan Espainiak lortzen duen bigarren urrea da, 2011an Bilbon lortutakoa eta gero.
Gonzalo García, LEB Urreko Club Ourense Baloncestoko tekniko Bilbotarrak, Juan Orenga hautatzailearen laguntzaile bezala aritu zen Helsinkiko 20 Urtez Azpiko Europako Txapelketan, non Espainiarrek lehen faseko partida bat baino ez duten galdu etxekoen aurka. Finalean 68 eta 55 gailendu ziren Lituaniaren aurka.
Garcia de Vitoria, Bilbao Basketeko fisioterapeuta den Josean Betolazarekin batera izan da Finlandian, non Joseanek bere bigarren urrea eta enegarren domina preziatua lortu duen.
Zorionak biei eta espero dugu udan zehar gure ordezkariek domina gehiago lortzeko aukera izatea.