Batzarrak Hauteskunde Batzordearen eraketa erabaki du

Batzarrak Hauteskunde Batzordearen eraketa erabaki du

Astearte honetan, lau urtez German Mongek zuzendutako Zuzendari Batzorde honen azken Batzar Orokorra ospatu zen. Orain etapa berri bat hasi da martxan, Zuzendari Batzorde berriaren eraketarekin.

Etapa bukaera. German Monge, Bizkaiko Saskibaloi Federazioko presidentea izan zen Batzar Orokorraren buru, balantze labur bat egin zuelarik. Azaldu zuenez, ez dago zorrik, lizentzia kopuruak eta talde kopuruak gora egin dute eta 2014ko Mundiala bezalako garrantzia handiko ekitaldietan parte hartu dugu.  Mongek, federazio hau handiago egiten duten Klub, Entrenatzaile,Jokalari eta Arbitro guztiei zuzendu zitzaien eskerrak emateko.

Irailaren 25a, doluzko jardunaldia izendatzea erabaki du Zuzendari Batzordeak, Gabi Gangoitiren oroimenez.

Eskerrak eman eta gero, berriz ere bere hautagaitza aurkeztuko duela iragarri zuen German Mongek, gaur egungo Zuzendari Batzordeko ia kide guztiek errepikatuko dutelarik.

Era berean, Hauteskunde Batzordea izendatu zen,  epearen barruan jasotako 3 eskaerez osaturik. Ordezkoak astearteko batzarrean zeudenen artean hautatu ziren.

 

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak