Euskal Liga: lidertzak banatuta gure taldeen artean eta kadetezko derbia Gernikarentzat

Euskal Liga: lidertzak banatuta gure taldeen artean eta kadetezko derbia Gernikarentzat

(ARGAZKIA: Gernikasaski.com) Euskal Ligetako hirugarren jardunaldia, markagailuan izandako desberdintasun handiengatik nabarmendu da. Gernikan ikusitako saskibaloiak erregulartasuna eta ideia argiko lehiaketa erritmoa islatzen du, naiz eta gazteek Aranurren aurka galdu.

EMAKUMEZKO KADETEAK

Maila honetako derbian Gernikak garaipen nabarmena eskuratu zuen Tabirakoren etxean 41-92.  Gaizka Barearen neskek 0-11ko partziala lortuz hasi zuten partida.  Durangarrek erreakzionatzea lortu bazuten ere, gernikarren nagusitasuna agerikoa zen eta lehen laurdena 9-26 bukatu zen. Markagailuaren aldea progresiboki gehitzen joan zen.

Berri Txarrak Loiola Indautxurentzat, hiru jardunaldi eta gero garaipena lortu ezinik jarraitzen dute.  Oraingoan 28-63 galdu dute etxean, Easorekin batera lidertzan dagoen Autocaresen aurka. Easok 59-38 irabazi zion La Salleri Donostian jokatutako partidan. Arabako derbian  Kirolak Araba taldeak  48-53 irabazi zoen Araskiri, bere lehenengo garaipena lortuz.

GIZONEZKO KADETEAK

Gure taldeei dagokionez, Loiolak 52-63 irabazi zion Araberriri eta Bilbao eta Take Lurreren arteko derbi bizkaitarra 78-65 amaitu zen. Easok erraz menderatu zuen Fundacion 5+11 B taldea 58-98. Fundación 5+11 A taldeko arabarrak sendo dihar dute maila honetan, asteburu honetan Azkoitiko Grupo Zaher talde gogorraren aurka 47-57 irabaziz.

EMAKUMEZKO JUNIORRAK

Jardunaldiko sorpresa nagusia malosten bizi izan genuen, izan ere etxeko taldeak 59-65 galdu zuen lidertzan jarri berri den Aranur taldearen aurka. Ala eta guztiz ere nabarmentzekoa da saskiratzeko gaitasuna eta gaitasun defensiboa, +90 3 partidetan lortuz. Donostia Ibaeta Easok 55-63 irabazi zion Atleticori gipuzkoarren arteko derbian. San Viatorrek aurpegia eman zuen Tabirako Baqueren aurka, baina 74-69 galdu zuen, eta oraindik ez du partida bakar bat ere irabazi. Orain arte irabazi ez duen beste talde bat Loiola dugu, Asaskiren aurka 58-48 galdu zuelarik.

GIZONEZKO JUNIORRAK

Hirugarren jardunaldia eta gero ez dago talde bakar bat ere bere hiru partidak irabaztea lortu dituena, hori dela eta 5 talde aurkitzen dira bi garaipenekin. Lehen postuan Unamuno dugu, larunbat goizean Getxosaskiri 83-55 irabazi eta gero. Donostiarrak 55-44 irabazi zieten Tabirakori, lehen faseko lehen porrota jaso zelarik. Arabako Fundacion taldeko mutilek partida bikaina jokatu zuten Azpeitian. 48-67 irabaziz. Partida estuena Araberriren kantxan bizi izan zen, Zarautzi irabazteko lan asko egin behar izan zutelarik, azkenean 51-48 arabarren alde.

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak