EUSKADIKO HAU MAILAKO TXAPELKETA: Bizkaiko Hautatzaileen aurre iritziak

EUSKADIKO  HAU MAILAKO TXAPELKETA: Bizkaiko Hautatzaileen aurre iritziak

Euskadiko haur mailako selekzioen arteko txapelketa Azaroaren 4 eta 6 bitartean jokatuko da Hondarribian. Bizkaiko Selekzioak nola ailegatzen diren jakiteko, Aitor Lezea, emakumezkoen entrenatzailea eta Jokin Kamiruaga, gizonezkoen entrenatzailearekin hitz egin dugu.

Aitor Leizea: “Gure taldearen ezaugarri nagusiak  sakrifizioa eta taldearengatik dena ematea dira”

AITOR-LEZEA

AITOR-LEZEA

-Prestaketa bukatuta, selekzioa momentu onean iristen ahal da txapelketara?

Momentu onak oso erlatiboak dira, are gehiago maila honetan. Baina lan asko egin dute eta ondo. Taldeak kontzeptu asko ikasi ditu entrenamendu bakoitzean eta uste dugu momentu on batean iristen garela.

-Zein da taldearen ezaugarri nagusia?

Taldearen ezaugarri nagusiak sakrifizioa eta taldearengatik dena ematea direla esango nuke. Jokalariek dena emango dutenaren ziurtasuna dut, emaitza edozein delarik ere eta hori da hasieratik bilatzen dudan jarrera.

Defendatu egingo dugu, korrika egingo dugu eta saskiratzeko gure puntu fuerteak bilatuko ditugu.

-Zein da taldearen ezaugarri nagusia?

Adin horretan lehiaketa zer den jabetzen zara. Ondo lehiatzen badugu eta urduritasunik erakusten ez badugu, txapelketa irabazteko gure aukerak izango ditugu. Ziur nago. Horretarako gaude lanean eta irabazi nahi digunak oso zail izango du.

Jokin Kamiruaga: “Postu ezberdinetan jokatu dezaketen jokalariekin abantaila bilatzen saiatuko gara”

JOKIN-KAMIRUAGA

JOKIN-KAMIRUAGA

-Prestaketa bukatuta, selekzioa momentu onean iristen ahal da txapelketara?

Entrenamendu asko daramatzagu, prestaketa luzea egi dugu ekainetik, intentsitate handiko lana egin dugu ITZn eta horrez gain Irailean eta Urrian izandako sesioak izan ditugu. Horrez gain Espainiako Txapelketa prestatzen hari diren hiru selekzioen aurka jokatu dugu, emaitza onak lortuz, beraz ondo iristen garela uste dut.

Talde oso ekilibratua dugula uste dut posizio guztietan. 12 aukeratu ditugu baina belaunaldi honetan hainbat jokalari daude azken zerrenda egon zitekeenak- Azkenean taktikoki lan egin dugunari hobetoen moldatzen diren 12koarekin geratu gara.

-Zein da taldearen ezaugarri nagusia?

Jakitun gara haur maila dela eta horregatik hasierako momentutik presionatzeari ekingo diogu. Aurkaria deseroso sentiaraztea bilatuko dugu eta kontraerasoan sortutako gure aukerak baliatzen saiatuko gara. Erasoan postu ezberdinetan jokatu dezaketen jokalariekin eta barneko jokalariekin abantaila bilatuko dugu.

-Zein da taldearen ezaugarri nagusia?

Lehiaketak jokalarien formaziorako balio izatea espero dugu, esperientzia hartzea. Beraien klubetatik irtetea,maila bereko jokariekin entrenatzea, saskibaloi ezberdin bat praktikatzea, ohituta daudena baino erritmo handigoa batean jokatzea guzti honek hazi araztea ekarriko die. Lehiaketak dakarren exijentziak ikastea espero dut.

Kolektiboari dagokionez, belaunaldi honetan Minibasket Txapelketa irabazi zutela ikusirik, helburua berriz ere irabaztea izango da.

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak