(FOTO: ACB Photo/A. Arrizabalaga) Bizkaiko elite bi taldek atseden hartu zuten jardunaldi honetan, Lointek Gernika Bizkaia eta Bidaideak Bilbao BSR hain zuzen. Garaipenak Retabet, GDKO Ibaizabal eta Santurtzik eman ziguten. Hirurek erraz irabazi zuten, atsedenaldia eta gutxira partidak erabakita utziz. Irabazi ezin izan zuena Ametx Zornotza izan zen, aurkariaren saskiratze erritmo altua jarraitu ezinik geratu zelarik.
RETABET BILBAO BASKET 91 – MANRESA 76
Beltzezko gizonek berriz irabazi zuten, oraingoan Manresaren aurka, atsedenaldia eta gutxira erabaki zelarik. Carlos Duranen mutilek partidako erritmoa ezarri zuten erasoan apustu garbia egin eta gero. Atsedenaldira 48-36 iritsi ziren baina ostean, Vorg eta Micheale Ericek 22-7ko partziala lortu zuten, partidua erabakita utziz.
COMERCIAL ULSA CBC VALLADOLID 77 – AMETX ZORNOTZA 59
Bigarren irteera jarraian etxetik kanpo eta bigarren porrota. Oraingoan igoera faseko play-offak jokatzeko aurkari zuzen baten aurka. Bizkaitarrak lehiakorrak izan ziren 25 minututan baina atsedenaldia eta hero Mikel Garitonaindiaren jokalariak nekea nabaritu zuten , izan ere soilik 7 jokalari izan zituzten. Grantt (23 puntu) eta Bocoumek (21 puntua) saskia aurkitu zuten eta defentsan erraztasun asko eman ziren.
CB ARXIL 45 – GDKO IBAIZABAL 66
GDKAO Igoera Faseko hautagai sendoa da Emakumezkoen 2Ligako A multzoan. CB Arxilen aurkako garaipenak aurkariei abisua emateko balio du. Garaipena bigarren zatian landu zen bizkaitarrek eginiko defentsa lan bikainari esker (9-27 azken 20 minutuetan) eta Claudia Aponteren 6 hirukoei esker.
CB SANTURTZI SK 67 – TOLOSA 37
Santurtzik ez zuen errukirik izan multzoko azken sailkatuaren aurka. Ezkerraldeko taldeak dena eman zuen eta Tolosarrak moreen defentsarekin egiten zuen topo uneoro. Lehen 10 minutuetako 15-4koak ez zion hasteari utzi azken unera arte. Denentzako minutuak egon ziren eta asko gozatu zuten. Aipatzekoak dira Xabier Martinen 15 puntuak.