Elena Ruano: “Arazorik gabe errespetatzen naute”

Elena Ruano: “Arazorik gabe errespetatzen naute”

Saskibaloiari emandako bizitza. Horrela definitu liteke Elena Ruanoren (1987ko otsailaren 3a, 29 urte) bizi-bidaia. Oso gazte zela jolasten hasi zen eta oso gazte zelarik adin txikiko taldeen entrenatzailea izatera pasatu zen. Entrenatzaile bezala emakumezko talde batekin kategoria seniorrera heldu zen eta hortik gizonezko talde baten entrenatzailea izatera igaro zuen, gizonak entrenatzen duten lehenengo emakumeen artean egonda. Ta gainera, momentu guztietan jokalaria izanda. Saskiaren kirolaz gozatzeko ez da beharrezkoa kategoria FEBetara iristea. Esandakoa: saskibaloiari emandako bizitza.

Nola sortzen da gizonezko talde senior bat entrenatzeko aukera?

Ba afari batetan. Entrenatzailerik ez zutela esan zidaten eta nire burua aurkeztu nuen erdi brometan. Umeekin entrenatzeari utzi nahi nuen eta ez nituen konpromesu handirik nahi eta beraiek, BK Music-Contrucciones Villares, bakarrik jolasten dutenez, ze ez dute entrenatzen, opatu zidaten eta baietz esan nuen.

Gizonekin lan egitea oso ezberdina egiten zaizu?

Hasieran beldur apur bat nuen. Diferentea izan behar dela argi dago, kategoria ezberdina delako eta helduak direlako. Helduek gehiago entzuten zaituzte edo, behintzat, kasu gehiago egiten dizute. Taldeko gehienek entrenatzaileak direnez batzutan zaila egiten zait zuzenketa batzuk egitea, errespetu handia ematen dit. Baina azkenean egiten dut eta arazo barik errespetatzen naute.

Zu eta beste kide neska batzuek egiten hari duzuenaren ondorio zure burua aitzindaritzat bezala ikusten duzu?

Egia esateko, lana berdin-berdin egin dezakegu. Are gehiago oso gaztetik entrenatzeko aukera existitzen den momentutik. Gutxika kategoriaz gora joan zaitezke eta azkenean ez dut hain zaila ikusten gizonezko senior mailara heltzea.

Entrenatzaile bezala, nola kusten duzu BK Music-Construcciones Villares zure taldearen denboraldia?

Makal hasi ginen baina orain nahiko ondo gaudela uste dut. Lehian buru belarri sartzeko zailtasunak izaten ari ditugu baina gorantza goaz eta iadanik bostgarren postuan gaude. Gure ideia da Final Four-era heltzea ze iaz egon ginen baina hobeto egiteko esperantza daukagu.

Nola definituko zenuke zure taldea?

Jolasteko batu diren lagun talde bat bezala. Familia txiki bat bezalakoa da erabat.

dosa-salesianos-senior-fem

Entrenatzailea izatez aparte, jokalaria zara Dosa Salesianos taldean.

Bai eta denboraldia konplikatuagoa izaten ari da nahiz eta ondo hasi lehenengo asteetan. Pixkanaka konplikatuz joan da. Baina baikorra naiz eta itzuleran partida gehiago irabaziko ditugula uste dut. Denon artean aurrera irtetzea espero dut. Azken orduko bajak izan ditugu eta igerri egingo ditugu baina aurrera jarraituko dugu.

Joan eta itzulera gehi Final Four motatako lehiaketa hau polita da?

Ba bai. Gustatzen zait. Talde guztien aurka jolasten duzu eta azkenean ez zaude taldeetan banatuta, orain dela oso gutxirarte nesken ligan egon garen moduan. Baina orain neskak ere berdin lehiatzen gara eta asko gustatzen zait.

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak