Lointek Gernika Bizkaiak Kopa ekarri nahi du Gironatik

Lointek Gernika Bizkaiak Kopa ekarri nahi du Gironatik

[box]Erreginaren Kopa hasteko atzerakontua hasi da Lointek Gernika Bizkaiarentzat. Ostegun honetan joan dira Mario Lopezen neskak Gironara eta Kopa ospatuko den kantxan lehendabiziko entrenamendua burutu dute. Aurreneko aldiz, talde Bizkaitar batek Kopako Azken Fasean parte hartuko du. Final laurdenetako partidua Extremadurako Al-Qázeres taldearen aurka jokatuko dute. Partidu hau 21etan ospatuko da eta Teledeporten emango dute. Taldea ez da bakarrik egongo, ehun zaletu baino gehiago joan dira Gernikatik beraien babesa ematera. Bizkaitarrez aparte, beste talde euskaldun bat ere izango da Gironan: Araski. Arabarrak Ferrolen aurka lehiatuko dira eta partidua ETBn ikusi ahalko da 18:30etatik aurrera.[/box]

Lointek Gernika Bizkaia momentu onean iritsi da Kopara. Azken lau partiduak irabaztetik datos eta horrek konfiantza asko eman die. 2017 hasierako Sandric eta Mokangoren fitxaketa berriak oso ondo moldatu dira taldera eta talde Gernikarrak lehiaketako defentsa onena duela erakutsi du.

Extremadurako Al-Qázeres taldeak ez du fitxaketarik egin neguan. 2017ko lehen partiduan gernikarrei irabazi egin zieten, baina hortik aurrera hiru porrot jaso dituzte, Cadi, Girona eta Prometeren aurka, eta garaipen bakarra Bembibreren aurka 82-57.

Dena dela badirudi Al-Qázeres taldek neurria hartua diola Lointek Gernika Bizkaiari. Bi partidu eta bi porrot gernikarrentzat. Urtarrilean 67-75 galdu zuten. Defentsan eginiko 10 minutu txarrak nahiko izan ziren. Gernikarrak ondo hasi ziren 12-2 aurretik. Baina Extremadurakoek garaiz erantzun zuten. Misura eta Naiara Diezen hirukoek esperantza sortu zuten Gernikarrengan baina berandu zen.

GAKOAK

Ostiral honetako partiduan, Gernikarrek Extremadurakoen boskotea hartu beharko dute kontuan bere osotasunean, indibidualismoetatik haratago. Dacic, Forasté eta Forster pibotak 4-3ko postuetan, Rosanio ziztatzailea, edo Alstonen fisikoak asko zaindu beharko dira. Egia da Forsterrek zenbaki itzelak dituela, 13,1 puntu eta 11,4 errebote batazbesteko, baina Dacicek min asko egin zuen orain dela hilabete Malosten.

Partiduko gakoa defentsan egongo dela ematen du. Mario Lopezen taldeak lehiaketako defentsarik onena du. Partidu batzuetan ez du behar besteko konstantzia izan, bereziki Al-Qázeresen aurka, joanekoan azken laurdenean eta itzulerakoan hirugarren partzialean. Hori dela eta, atzealdean partiduak irauten dituen minutu guztietan kontzentrazioa erakustea oso garrantzitsua izango da.

MARIO LÓPEZ: “GURE MOMENTURIK ONENEAN GATOZ”

Erreginaren Kopako parte-hartzaileek gehien errepikatzen duten hitza , ilusioa da. Lointek Gernika Bizkaiarentzat aurreko urteetatik bila zebiltzan helburua zen, baina beti lortzetik pausu batera geratu dira. Mario Lopez entrenatzaileak urteko helburua zela aitortu du, “batez ere talde kopurua handitu dutelako”.

MARIO-LOPEZ-FONTAJAU-JACINT

“Momenturik onenean gatoz, lau garaipen eskuratu ditugu jarraian, beraz momentu eta dinamika ezin hobean gaude”  azaldu du Gernikarren entrenatzaileak, baina ez du ahazten “bi aldiz galdu dugu aurkari honen aurka, eta errespetu handia diegu”. Hori dela eta, “ partidu on bat egitearen konfiantza eta partidu hasierako emozioak kontrolatzea ezinbestekoa izango da. Ostiraleko gauetik haratago pentsatzen hastea gure kalterako litzateke”.

Gernikarrentzat, Kopako lehen parte-hartze hau “ Emakumezkoen Ligan hiru urte daramatzan talde honentzat, esperientzia berria izango da. Klubarentzat, haztea suposatzen duen pausu berri bat. Gozatu egin behar dugu, ez bakarrik jokalariek, baizik eta teknikoek, zuzendaritzakoek eta zaletuek ere bai” adierazi zuen Lopezek.

Mario Lopezen ustetan ez dira ezusteko taktiko asko egongo , “talde guztiak ondo elkar ezagutzen gara, baina egia da torneo honetan beti B plan bat behar duzula ustekabean harrapatzeko ”.  Argi eta garbi dio“ oso talde ona dugu, dinamika ona, lan giro ezin hobea, eta hori da gure taldearen sekretua. Denboraldian momentu txar bat izan dugu, baina pasatu zen. Iritsi diren jokalari berriak oso ondo moldatu dira, izan ere esperientzia handia daukate” Gozatzeko unea iritsi da.

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak