BIZKAIKO LIGA BEREZIAK (A1 eta A2): Zortziko finalerako postuengatik lehia handia

BIZKAIKO LIGA BEREZIAK (A1 eta A2): Zortziko finalerako postuengatik lehia handia

Batzuk goiko postuetatik aldentzen hasi dira, beste batzuk goialdean sendo jarraitzen dute. 5 jardunaldi eta gero, Junior eta Kadeteen Liga Berezien bigarren fasea argituz doa.

GIZONEZKO KADETEAK

A1ean partidarik galdu ez duten talde bakarrenetakoa da Tabira Baque- Aurreko fasean baino nagusitasun gehiago erakutsiz 7058 irabazi diote Leioari. Patronatok Loiolari disgustua eman dio 65-40 irabazita. Construcciones Armetik sentsazio onak berreskuratu ditu Unamunoren aurka 74-46 irabazi eta gero. Santurtzik 61-50 irabazi dio Berrio Otxoari eta sailkapena nahastu du.

 

A2an, Zornotza eta Padura galdutako maila berreskuratzea dute helburu eta bien arteko partidua Zornotzarrek irabazi zuten 74-59.

GIZONEZKO JUNIORRAK

Berrio Otxoa oso sendo dago A1  multzoan, Euskuba Taberna bezalako aurkari zuzen bat 85-72 irabazi eta gero. Hortik aurrera berdintasuna da nagusi. Leioak 61-49 irabazi zion Unamunori eta Santurtzik 51-62 Dosa Salesianos talderi. Asakartzak aurreneko garaipena eskuratu zuen azken sailkatuaren aurka 38-49.

A2an ez dago lider argirik. Berdintasuna da nagusi Zornotza, Salleko eta Tabirakoren artean.

EMAKUMEZKO KADETEAK

8ko Finala jokatzeko 5 talde ziurtatuta daudela ematen du. Gernika KESB taldeak lan asko egin zuen Escolapiosi irabazteko 48-58. Zornotzak 46-55 irabazi zion Laurori eta lehendabiziko porrota ezagutu dute. Begoñazpik 45-48 irabazi zion Tabirako Baque A taldeari eta partiduak aurrera ateratzen jarraitzen du. Durangoko beste taldeak puntu bakarraren aldearekin irabazi zion Askartzari eta azken postuan egoteari utzi dio.

A2an Berrio Otxoak igoera begiratzen du GetxoSaskiri 70-48 irabazi eta gero. Aguilas Salesianos taldeak Santutxukoen atzetik jarraitzen du.

EMAKUMEZKO JUNIORRAK

Bi talde dira nagusi. Unamunok partidu guztiak irabazten jarraitzen du, azkena Bidegintzari 71-28. Zornotza atzetik dute Bilbotarrek, Escolapiosi 48-54 irabazita. Sorpresa Mungian egon zen, izan ere etxekoek 63-38 irabazi zieten GetxoSaskiri. Askartzak asko sufrituta irabazi zion Balmasedari 61-60.

 

A2an hiru talde daude sailkapen buruan , 4 garaipen eta porrot bakarrarekin; Leioa, Tabirako eta Lauro. Hiru talde hauek tartea zabaltzen hasi dira gainontzekoekin.

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak