[box]Asteburu honetan Gurpil-aulki gaineko Saskibaloiko Errege Kopa jokatu da Oviedon, eta Bidaideak talde bizkaitarra bertan izan da. Final laurdenetan faborito nagusiaren aurka jokatu zuten Txurdinagakoek eta nahiz eta dena eman eta Madrildarrak estutasun batean jarri, ezin izan zuten finalerdietarako txartela eskuratu. Porrota jasan bazuten ere, Gilen jokalariak harro egon daitezke.[/box]
Hasi eta berehala Madrildarrek kontzentrazio handiagoa erakutsi zuten (6-0). Bilbotarrek garaiz erreakzionatu zuten eta David Mourizek urrenetik diferentziak murriztu zituen. Bigarren partziala dinamikoagoa izan zen, Txurdinagakoek atsedenaldiko 37-33 murriztea lortu zuten Tijane,Avendaño eta Tureken parte hartzearekin.
Atsedenaldia eta gero kontraerasoak aprobetxatu zituzten eta lehendabizikoz markagailuan aurretik jartzea lortu zuten bilbotarrek. Defentsa bikaina eta erasoan asmatzen ibili ziren baina Turekek faltekin izandako arazoek, denbora luzeegirako eraman zuten aulkira. Momentu horretan Bywater eta Lathamen momentua iritsi zen eta azken laurdenera 63-54 aldearekin iritsi ziren.
Bidaideak urruneko jaurtiketen saiatu zen baina ez zuten asmatzen eta Ilunionek finalerdietarako txartela lortu zuen.