2.600 Eskola-baloien banaketa hasi da

Gogorarazten dugu duela 23 denboraldi jarri zela martxan eskola-saskibaloiko baloi korporatiboa izateko ekimena, joko-baldintzak bateratzeko, baloiari dagokionez, eta, aldi berean, klub eta ikastetxeei jokatzeko oinarrizko tresna eskaintzen laguntzeko. Gainera, baloi korporatibo hori da partidak jokatzeko erabil daitekeen baloi bakarra. Hala egin ezean, Eskola Laguntzaileek dagokion txostena helaraziko diote Lehiaketa Batzordeari.

Denboraldi honetarako, baloiak Eskola Laguntzailea Programaren 25. urteurrenarekin lotutako diseinua du.

Kategoria bakoitzari dagozkion baloi kopuruak honako hauek dira:

  • Premini 3×3/5×5: 5 balo
  • Mini: 4 baloi
  • Infantil: 4 baloi
  • Cadete: 4 baloi

Materiala jasotzeko, inprimakia bete eta Bizkaiko Saskibaloi Federazioaren egoitzara joateko eskatzen dizuegu. Helbidea honako hau da: Martin Barua Picaza kalea, 27-2. solairua, Bilbo.

Aipatutako baloiak honako ordutegi hauetan jaso ahal izango dira: urriaren 21ean, 10:30etik 12:30era edo 16:00etatik 18:00etara; eta urriaren 22an eta 23an, 10:30etik 12:30era.


Kontuan izan denboraldi honetan 2. mailan izena emanda dauden KADETE mailako taldeak ere sartu behar dituzuela inprimakian.

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak