EUSKNAF26 HAUR MAILAKOA: Titulua gure haur mailako nesken selekzioarentzat, Arabaren aurkako final oso parekatu eta zirraragarri baten ostean

EUSKNAF26 HAUR MAILAKOA: Titulua gure haur mailako nesken selekzioarentzat, Arabaren aurkako final oso parekatu eta zirraragarri baten ostean

EMAKUMEZKOEN FINALA: ARABA 74 – BIZKAIA 87

Jardunaldiko lehen finala Bizkaiarentzat Villafrankan jokatu da. Eta partida ikusgarria izan da, pronostikoak betez, berdintasun eta emozio handiarekin. Arabak lehen kolpea eman du: 8-0eko partziala, 19-12ko emaitzarekin.

Bizkaiak erreakzionatu du eta markagailuari buelta eman dio, Eider Itxasoren bost puntuei esker (27-28). Eta Ane Sainz-ek lortutako 8 punturekin gure taldeak ihes egin du (34-41). 2 minutu geratzen ziren atsedenaldira eta Arabak hurbiltzea lortu du (41-44).

Ezer ez da aldatu bigarren zatiko hasieran, berdintasun handiarekin. TItulu bat jokoan zegoen eta bi taldeetako batek ere ez zuen amore ematen, laurdenaren azken minutura arte. 60 segundu horietan, Bizkaiak 6 puntu lortu ditu 9 puntuko aldea eskuratzeko (57-66).

Aldea 57-69ra igo da. Ihes egiteko lehen aukera, baina arabarrek erreakzionatu zuten, 11-0ekoarekin. 5 minuturen faltan, Ane Kortabitartek hiruko klabea saskiratu du lasaitasuna emateko eta 0-9eko partzial erabakigarria hasteko (68-78). Arabak ezin izan du altxa eta Bizkaiak bere tituluaz gozatu du Villafrankan.

GIZONEZKOEN 3. POSTUA: ARABA 69 – BIZKAIA 101

Gure mutilek oso ondo erreakzionatu dute atzo jasotako porrotaren ostean eta 4-17ko emaitza ipini dute markagailuan, bost minututan. Arabak arazo asko izan ditu saskiratzeko eta libre marratik mantendu da partidan (12-22).

Bizkaia ez du atsedenik eman eta berriro hasiera ikusgarria sortu du: 2-10ekoa eta 14-32ko emaitza. Araba suspertu egin da eta 10 puntura hurbildu da (32-42)- Asier Gonzalez-en hutsartea eta berehalako erantzuna: 0-14ko partziala eta 32-56 atsedenaldian.

Eta, hirugarren laurden jarraian, gure haur mutilen hasiera disdiratsua: 2-13 partida erabakita uzteko (34-69). Amaieran, 69-101, Ander Cotanoren 28 puntu eta 14 errebotekin.

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak