Play-Offetara hurbiltzeko balio duten garaipenak

Play-Offetara hurbiltzeko balio duten garaipenak

(ARGAZKIA: ACB Photo/J. Alberch)

Orokorrean jardunaldi ona izan da gure taldeentzat, izan ere RETAbet Bilbao Basket, Ametx Zornotza eta Santurtzik lorturiko garaipenek play-offetean sartzeko aukera ematen die.

ICL MANRESA 79 – RETABET BILBAO BASKET 86

Irabazi beharra zegoen eta horrela egin zen. RETAbet taldeak laugarren garaipena eskuratu zuen jarraian eta play-offetara sailkatzeko aurkari zuzen baten aurka eta etxetik kanpo. Hasieran 16-21eko abantaila lortu zuten. Bizkaitarrek hirunaka gehitzen joan ziren eta Cvetkovic efektua geldiaraztea lortu zuten. Atsedenaldira 34-42. Erreboteetan eta hirukoetan  bikain zebiltzan bilbotarrak eta Munbru oso indartsu zegoen, horri esker abantaila 38-53era handitu zen. Manresa pixkanaka aldea murrizten hasi zen eta minutu eta erdia falta zenean 77-80ra hurbildu zen. Momentu horretan Mumbruk hiruko bat lortu zuen eta kataluniarrek ezin izan zioten buelta eman.

CAMPUS PROMETE 76 – LOINTEK GERNIKA BIZKAIA 69

Lointek Gernika Bizkaiak  bere lehendabiziko partidua jokatu zuen Carter gabe eta nahiz eta irabaztetik gertu egon, ez zuen saririk jaso. Partidu dinamikoa izan zen, talde biek aurkarien saskiratzeei erantzuten zuen. Aipatzekoak Knight eta Asurmendiren jokoa. Gernikarren defentsa lan hobea egin zuten eta atsedenaldira 39-37 heldu ziren. Atsedenaldiaren ostean defentsak eta Sandricek Lointek partiduan sartuta jarraitzea lortu zuten baina partidua amaitzeko 4 minuturen faltan Parks agertu zen eta Gernikarrak esku hutsik bueltatu behar izan ziren.

ACEITUNAS FRAGATA MORÓN 67 – AMETX ZORNOTZA 70

Hirugarren partidua jarraian irabazi zuten Zornotzarrek. Oraingo garaipen hau Andaluzian lortu dute eta gora begira jarri dira, Moron taldearekin berdinduta.Partidu osoa aurretik egon eta gero 7 segundoren faltan berdintzea lortu zuen Moronek Javi Marinen hiruko bati esker. Hutsartea eskatu zuen miel Garitaonandiak. Alboko sakea erasoan, Iker Salazarrek baloia Dani de la Ruari eman eta horrek hiruko bikain bat lortu zuen.Segundo bat eta lau hamarreko geratzen diren jokatzeko. Rafa Rufianrek hutsartea eskatu zuen. Leo Cizmicek jarti baina Iker Salazarrek tapoi bate gin eta garaipena Zornotzarrentzat.

ADBA 65 – GDKO IBAIZABAL 64

GDKO Ibaizabalak aukera paregabea lortu zuen Igoera Fasea borrokan ariko diren taldeei jarraitzeko. Partidua ondo hasi baitzuten ere,2-13, ADBA pixkanaka hobetzen joan zen eta amaiera ero bat eman zen. Jaurtiketa libreek 65-62 jarri zuten markagailuan eta azken posesioa GDKOrentzat zen. Saskiratzea lortu zuten baina ez hiru puntutakoa eta esku hutsik itzuli zen Estitxu Ibarretxeren taldea.

EASO LOQUILLO 79 – SANTURTZI 80

Luzapena behar izan zen baian CB Santurtzi SK taldeak garaipen garrantzitsua lortu zuen Easoren aurka.Hasiera ona izan zuten bizkaitarrek 12-17ko aldea lortuz.Donostiarrek garaiz erantzun zuten eta atsedenaldira 35-29 iritsi ziren. Joan etorriko partidua zen eta bost minuturen faltan 54-49 markagailuan. Urduritasuna nagusi zen azken segundoetan, Easok bi saskiratze huts egin zituen eta luzapenera jo zuten. Santurtzi hobeto iritsi zen donostiarrekin alderatuz eta Eizmendi kanporatu zegoen.Santurtzik 20 segundoren faltan eta 79-77 galtzen zihoala hirukoa bilatu zuen eta baita aurkitu ere. Garaipena Bizkaira.

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak