BIZKAIKO LIGA BEREZIAK (A1 eta A2): Sailkapeneko goiko postuetan dauden taldeek bere sasoi ona berretsi dute

BIZKAIKO LIGA BEREZIAK (A1 eta A2): Sailkapeneko goiko postuetan dauden taldeek bere sasoi ona berretsi dute

Liga Berezietako bigarren fasea martxan da eta sailkapenaren goialdean dauden taldeek bere sasoi ona berretsi dute jardunaldi honetan lorturiko garaipenekin.

EMAKUMEZKO KADETEAK

Emakumezkoen kadete mailako A1ean Zornotza bikain dabil- Harbil Bediagaren taldeak eroso irabazi zion Tabirako Baqué A taldeari nahiz eta jokalari garrantzitsu batzuen falta izan.Atsedenaldira arte partidua nahiko orekatua izan zen, baina atsedenalditik bueltan etxeko taldeak abantaila hartu zuen, 2 minutu exkaxean hamabi puntutako aldea lortu zutelarik. Azkenean 65-40 Zornotzarrak nagusi. Begoñazpik ere garaipena eskuratu zuen Escolapiosen alde 43-53 eta Zortziko finalean sartzeko lehian sartu da buru-belarri. Horrez gain, Gernikak eta Laurok  Askartzari eta Tabirako Baqueri irabazi zioten urrenez urren.

 

A2an Berrio Otxoak igoera du helburu eta oso ondo dabil lan horretan. Aste honetan 66-34 irabazi zion Loiolari.

EMAKUMEZKO JUNIORRAK

Unamunok zortzigarren garaipena jarraian eskuratu zuen Askartzari 65-36 irabazi eta gero. Mungiak 68-44 irabazi zion Escolapios taldeari etxean eta GetxoSaskik eta Zornotzak Los Gemeos Balamasedari eta Bidegintzari irabazi zieten urrenez urren.

A2an Leioak bere seigarren garaipena jarraian eskuratu zuen Carmen Basket taldeari irabazi eta gero. Maila Berezira igotzeko hautagaiak dira Leioarrak, baina Lauro eta Tabirako helburu berdinarekin dabiltza lanean.

GIZONEZKO KADETEAK

Zortzigarren jardunaldia eta Tabirakok galdu gabe jarraitzen du. Berrio Otxoak ezer gutxi egiteko aukera izan zuen Durangarren aurka 91-28- Leioak eta Loiolak partidu bikaina jokatu zuten, bilbotarrek 72-73 irabazi zutelarik. Garaipen horri esker Indautxuarrak Leioarren aurretik jarri dira sailkapenean. Patronatok58-82  galdu zuen Construcciones Armetiren aurka eta Santurtzik 65-66 irabazi zion Unamunori.

A2an Zornotzak 53-52 irabazi zion Paules Oldar taldeari. Padurak erraz irabazi zion GetxoSaskiri 70-29.

 

GIZONEZKO JUNIORRAK

Tourne Berrio Otxoa maila ikaragarria erakusten ari da, A1eko lehen postuan dago eta Zornotzako Finalerako txartela eskuratzetik oso hurbil dago. Santutxukoek 64-50 irabazi zioten Dosa Salesianos taldeari eta Barakaldokoak 4 garaipenera utzi dituzte. Euskuba Tabernak 35-67 irabazi zioten Mungiari eta Unamunok 63-53 Santurtziri. Leioak 71-73 galdu zuen Askartzaren aurka jokatutako derbian.

A2an Zornotzak Salleko aurkari zuzenaren aurkako partidua 71-52 irabazi zion, averagea ere alde izan zuelarik. Tabirakok La Salleren aurka 60-44 galdu zuen eta emaitza horri esker Zornotzarrak sailkapenaren buruan dira.

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak