Asteazken honetan Bizkaiko Saskibaloi Federazioko Ohiko Batzar Orokorra ospatu da eta bertan gai garrantzitsuak jorratu dira, tartean Koldo Mendia Presidentearen berrespena eta kontuen eta aurrekontuen onarpena. Puntu guzti hauek gehiengo zabal batez onartu ziren.
Aurreko batzarreko akta onartu eta gero Koldo Mendia Bizkaiko Saskibaloi Federazioko presidente bezala berresteko bozketa egin zen. Mendia ,German Mongeren ordezko naturala da, izan ere Mongeren lehen Presidenteordea zen. Mongek bere babesa helarazi zion batzarrean.
Ostean 2016ko ekitaldiari zegokien Balantze eta Emaitzen Kontuen onarpena eta 2017ko aurrekontuen onarpena egin zen. Gerardo Candina diruzainak aspektu orokorrak azaldu zituen eta hauen gainean ez zen inolako zuzenketarik egin, horrenbestez onartuak izan ziren.