TEKNIFIKAZIOA: Lana Aste Santu-geldialdia baino lehen ahituz

TEKNIFIKAZIOA: Seigarren saioa

Erantsita Martxoaren 26an Lauro Ikastolan ospatuko den TEKNIFIKAZIO deialdia bidaltzen dizuegu.

– Gazte eta Kadete mailako: Parte-hartzaileak 15:45etarako bertaratu beharko dira.

– Haur eta Kimu mailako: Parte-hartzaileak 16:45etarako bertaratu beharko dira.

 

OHAR GARRANTZITSUAK:

  • Entrenamendura ez joatea secretaria2@bizkaiabasket.com helbidean abisatzen edo justifikatzen ez bada, jokalari hauek ez dira hurrengo jardunaldirako deituak izango. Min hartuta dauden jokalariek jokatzeko alta dutenean, honen berri eman beharko dute berriz ere hautatuak izateko aukerak izan ditzaten. Komunikazio hauek klub edo ikastetxearen bitartez egin beharko dira.
  • Selekzio eta teknifikazio deialdietan bat egiten duten jokalarien kasuetan, selekzioak lehentasuna izango du eta ez dute zertan bertaratze ezagatik inolako justifikaziorik egin beharko, izan ere Federazioa egoera horren jakitun da.
  • Jokalariek pasa den denboraldian emandako kamiseta alderantzikagarria eraman beharko dute, eta berau ez badute,bi kamiseta eraman beharko dituzte: zuria eta kolore ilunekoa, ur botila eta dutxatzeko beharrezko materiala.

Deialdia

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak