Patricia Ramírezek aztarna utzi du ‘Horrela agintzen duzu, horrela lehiatzen duzu’ hitzaldian

Patricia Ramírezek aztarna utzi du ‘Horrela agintzen duzu, horrela lehiatzen duzu’ hitzaldian

Kirol Etxeko areto nagusia jendez lepo bete zen momentuko kirol psikologo mediatikoenaren hitzaldia entzuteko. Hitzaldi hau AVEB, Euskadiko Saskibaloi Federazioak eta Bizkaiko Saskibaloi Federazioak elkarlanean antolatu zuten. Patricia Ramirezek emandako hitzaldi honek eragin handia izan zuen bertaratutako tekniko ezberdinen artean. Teknikoek beraien lana egiteko ikuspuntu ezberdinak ezagutzeko aukera izan zuten.

Guztira 120 tekniko izan ziren bertan. Bertaratutakoei burmuinak zientifikoki nola funtzionatzen duen irakatsi zien, entrenatzaileek jokalariei agindu egokiak eman eta konfort eremutik atera, eboluzionatzen, erroreei zilegitasuna kentzen eta irakaspen metodo natural bezala ulertu eta  erakusteko, gauzak egiteko motibazioa, helburu zehatzak zehaztu, ahozkoa ez den komunikazioaren garrantzia, etab izan ziren kirol eta osasun gaietan aditua den psikologoak Bilbon jorratutako gaiak.

Bertaratutako teknikoen artean oso profil ezberdinetako pertsonak izan ziren, umeekin dabiltzan entrenatzaileetatik hasita, Emakumezkoen Espainiako Selekzioko eskubaloi hautatzailea den Jorge Dueñas bezalako pertsonetaraino.  Guztiek batera Ramirezek proposatutako “jokoetan” hartu zuten parte.

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak