Espainiako Saskibaloi Federazioak Aste Santuan ospatuko diren U16F eta U15F egonaldietan parte hartuko duten jokalarien deialdia ezagutzera eman du. Egonaldi bietan ordezkaritza bizkaitarra izango dugu, Aitana Vergara eta June Zubiaga, urrenez urren.
Aitana Vergarak, Frantzian ospatzen den Nazioarteko Le Poinconnet Torneoan parte hartuko du apirilaren 15 eta 17 bitartean baina Apirilaren 12an egonaldia burutuko dute Torejon de Ardozen. Expedizio honen burua Isaac Fernandez izango da.
Gernikan Vergararen taldekidea den June Zubiaga, Apirilaren 13 eta 16ª bitartean Zaragozan ospatuko den Talento Operazioan parte hartzeko aukeratuen artean dago. Vergara bezala, Zubiagaren presentzia estatu mailako deialdi hauetan ohikoa izaten da. 22 jokalariz osotutako talde hau Elena Lahoz hautatzaileak zuzenduko du.