Bilbok, Bizkaiak eta Euskadik, goi mailako kirol jarduerak antolatzeko kirol azpiegitura bikainak dituzte. Bilbok kiroldegi asko ditu eta bertan Gizonezkoen Junior Mailako Espainiako Txapelketa handi bat ospatzeko bezalako kantxa egokiak daude. Lehiaketako lehendabiziko hiru egunetako bakoitzean 16 partidu jokatuko dira. Behin kanporaketa zuzenak hasitakoan partidu kopurua jaisten joango da. Guztira 66 partidu 6 egunetan. Horrenbeste partidu ospatzeko hurrengo egoitzak izango ditugu: La Casilla, Errekalde Kiroldegia, Txurdinagako Kiroldegia eta Bilbao Arena. Kantxa bakoitza ezagutuko dugu jarraian.
TXURDINAGA KIROLDEGIA
Circo Amateur del Club Deportivo Kalea 2, 48003 Bilbao
Kiroldegi hau Bilboko Txurdinaga auzoan dago kokatua eta garraio publikoarekin lortura bikainak ditu. Metroan Basarrate geltokia eta Bilbobuseko 40,48 eta 13 loturak.
Kirol anitzeko “parquet” kantxa da eta azken hamarkadetan lurraldeko hainbat taldek entrenatzeko egoitza bezala erabili izan dute. Gaur egun Bidaideak Bilbao BSR taldearen “etxea” da.
ERREKALDE KIROLDEGIA
Errekalde Larraskitu Errepidea 53, 48002 Bilbao
Errekaldeko kirol eremua izen bereko auzoan dago kokatua. A8 Autopistatik sarrera zuzena du eta Bilbobuseko 72 linearekin lotura du.
Kantxa hau ere “parquet” materialekoa da eta askotan Bilbao Basket eta beste klub bizkaitarrek entrenatzeko erabili izan dute, besteak beste, Unamunok. Kantxa bikaina da.
LA CASILLA PABILIOIA
Plaza de la Casilla 11, 48012 Bilbao
Bilboko erdigunean kokatua dago eta bertaratzeko garraio publikoak aukera asko ematen ditu. Metroz Indautxuko geltokia (Dr. Areilza irteera), Bilbouseko 18 – 48 – 58 – 85 – 88 lineak, Renfeko Ametzola geltokia eta Bizkaibuseko Barakaldo – Santurtzi – Sestao – Muskizko San Julian helmuga duten lineak.
Bizkaiko saskibaloian tradizio handiena duen pabilioia dugu. Bertan nazioartean sona handia duten jokalariek jokatu dute, besteak beste Sabonism Splitter edo Javi Salgado. Bizkaiko talderik onenek ere bertan jokatu dute, Aguilas, Caja Bilbao,Patronato edo Bilbao Basket beste askoren artean. Marcelo Nicola bezalako jokalari garrantzitsuek parte hartu zuten Junior Mailako Espainiako Txapelketa bertan ospatu zen. Saskibaloiaren santutegia.
BILBAO ARENA
Mina San Luis, z/g 48003 Bilbao
Aurreko instalazioekin alderatuz berria da kantxa hau. Oso modernoa da eta Miribillako auzoan dago kokatua. Bertaratzeko aukera ezberdinak daude. Metroz Zazpikaleetako geltokia (Unamunoko irteera), Bertatik oinez 15 minutura gelditzen da. Bilbobusez ere bertaratu daiteke, 11, 22, 50, 56, 57, 71, 75, 77, 85 lineak erabiliz eta trenez EuskoTreneko Atxuriko geltokia eta Renfe C3, Jardines de Gernika geltokitik.
Azpiegitura modernoa dugu. 9000 zaleturentzako tokia eta Bilbao Basketen egungo kantxa. Bertan Europako U20 txapelketa ospatu zen 2011. Urtean. Errege Kopa eta ACB Superkopa ere bertan jokatuak izan dira, beste hainbat ekitaldiz gain. Txapelketako final laurdenak jokatzeko egoitza paregabea.