EMAKUMEZKOEN BIGARREN NAZIONAL MALA: Burdinola Getxok lehen mailara itzultzea du jokoan

EMAKUMEZKOEN BIGARREN NAZIONAL MALA: Burdinola Getxok lehen mailara itzultzea du jokoan

[box] Campus Promete taldearen igoera eta gero, lehen mailara joango den beste taldearen izena ezagutzea baino ez da geratzen. Talde hori, Getxoko Fadura kiroldegian ospatuko den lauko finaletik irtengo da. Burdinola Getxok bigarren postuan bukatu zuen liga erregularra eta datorren urtean lehen mailan egon nahi du. [/box]

Campus Promete taldearekin izandako basketaverage partikularraren ondorioz, igoera zuzena lortu gabe geratu ziren getxotarrak. Orain, liga erregularreko bosgarren sailkatua izan den Sensitest Navarro Villosladaren aurka irabazi beharko dute larunbatean. Denboraldian zehar beraien aurka jokaturiko partidu biak irabazi dituzte bizkaitarrek, joanekoan 55-70 eta itzulerakoan 66-58.

Partidua aurrera eramateko denboraldian zehar erakutsitako defentsa ona errepikatu beharko dute David Saizen neskek. Villosladarekin kontu handia izan beharko dute lehen jardunaldian, izan ere erasoan gaitasun gehien erakutsi duen taldea izan da Emakumezkoen Bigarren mailan. Bi estilo ezberdin dituzte talde biek eta David Saizek beraien estiloa nagusitzea espero du: “ Defentsa nagusitzea espero dugu. Beraien aurka jokatutako partidu biak oso partidu onak jokatu genituelako irabazi genituen, azkenengoan luzapena ere behar izan genuen. Oso talde ona da, fisiko oneko jokalariak eta esperientzia handia duten kirolariak dituzte”.

Finalerdiak irabaziz gero, San Ignacio Venue – Express Hondarribia Ikasbasket partidako garailearen aurka jokatu beharko dute getxotarrek. Talde biak oso arriskutsuak dira. Saizek ez du kinielarik egin nahi: “Bi estilo desberdin dira, Hondarribikoen jokoa oso gustuko dut, denbora askoan batera dauden kideez osatuta dute taldea baina San Inaziok ere gogor egin du lan ona iristeko eta denboraldi osoan etxean partidurik galdu gabe dagoen talde bakarra da”.

Partiduen ordutegiak honakoak izango dira:

2017/05/06  Jardunaldia (larunbata)
16:00etan Sanignacio Venue – Express Hondarribia Ikasbasket
20:00etan  Burdinola Getxo – Sensitest Navarro Villoslada

2017/05/07 Jardunaldia (igandea)
18:00etan Finala

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak