Astearte honetatik Bizkaiko Haur eta Kadete mailako gizonezkoen taldeak Euskadiko Txapelketak prestatzen dabiltza buru-belarri. Getxoko HTZ egoitzan dauden kirolariek Imanol Adán eta Javi García Panizo hautatzaileak konbentzitzea dute helburu, izan ere 12 izango dira azken hautatuak.
Ostegunera arte egongo dira aurre-selekzioak Fadurako HTZ-n. Egunean bi lan saio izango dituzte eta oporraldiaren ostean, forma fisiko egokia lortzen eta kontzeptu ezberdinak barneratzen egingo dute lan.
Emakumezkoen txanda ostiralean helduko da. Hauek Irailaren 3a arte, Igandea, egongo dira lanean.