EUSKADIKO ETA NAFARROAKO TXAPELKETA: Kadeteen hautatzaileek txapelketa aurreko sentsazioen berri eman digute

EUSKADIKO ETA NAFARROAKO TXAPELKETA: Kadeteen hautatzaileek txapelketa aurreko sentsazioen berri eman digute

Asteburu honetan Bizkaiko Kadete Mailetako Selekzioek selekzioen arteko Txapelketa jokatuko dute Anoetako Abraham Olano Kiroldegian. Emakumezkoen Bizkaiko Selekzioak Gipuzkoaren aurka jokatuko du 10etatik aurrera. Partidu hau bukatzea, gizonezkoen txanda izango da, etxeko selekzioaren aurka jokatuko duelarik.

Julen Berrocal: “Pasa den urtean hirugarren geratu gineneko arantzatxoa kendu nahi dugu”

JULEN-BERROCAL

Zein helbururekin zoazte txapelketara?

Gogo eta ilusio askorekin goaz txapelketa honetara. Urte honetan ilusio handia dugu paper ona egin eta iazko arantzatxoa kentzeko. Lan ona egin duen taldea dugu, errotazio askorekin eta oso lehiakorra. Helburua ahal dugun onena ematea da, urduritasunak eragin gabe, eta zergatik ez, txapelketa lortzea.

Zein joko esilo praktikatuko du Bizkaiak?

Defentsatik sortutako joko alai bat egitea gustatuko litzaiguke, trantsizioan iritsi, erasoan anbizioa erakutsi eta abantaila azkarrak sortu…

Lehiaketa sistema aldaketarekin, lehen jardunaldia finalerdi batean bihurtzen da, dena edo ezer ez. Formatu honek presio gehiago ala gutxiago ekarriko du?

Agian bai, finalerdia talde zail baten aurka jokatuko dugu. Nik presio hori gustukoa dut, dena partidu batera jokatzea. Partidu serio bat planteatuko dugu eta zelaira urduritasunik gabe irtetea. Huts gutxien egiten duen taldeak izango du garaipena lortzeko helburu nagusia.

Imanol Adán: “Selekzioen arteko lehiaketak disfrutatzeko dira”

IMANOL-ADAN-cpt

Zein helbururekin zoazte txapelketara?

Inolako presiorik gabe goaz, egunero egiten duten saskibaloia erakustea nahi dut, disfrutatzea. Gure limiteen barruan, posible zaigun saskibaloirik onena jokatzea.

Zein joko estilo praktikatuko du Bizkaiak?

Kadeteentzako egokia dena. Zelai irekira jokatzea, eraso azkarrak burutzea, kontraerasoak bilatzea. Posizio erasoan, kalitate gehien duten jokalariak abantailak izateko egoerak bilatzeko lan egitea.

Lehiaketa sistema aldaketarekin, lehen jardunaldia finalerdi batean bihurtzen da, dena edo ezer ez. Formatu honek presio gehiago ala gutxiago ekarriko du?

Nire ustez aldaketa oso ona da. Jokalariek gaztetatik ikasi behar dute partidu erabakigarriak jokatzen eta horretarako prest egon behar dira. Dena dela, faboritoa Gipuzkoa da, maila handiko jokalariak eta entrenatzailea dituzte. Guk sorpresa ematea bilatu nahi dugu, beraiekin lehiatzea bilatuz, izan ere orain arte ez dugu inoiz lortu.

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak