TEKNIFIKAZIOA: Kadete eta Haur mailakoentzako Saioa

TEKNIFIKAZIOA: Kadete eta Haur mailakoentzako Saioa

Martxan da Bizkaiko Saskibaloi Federazioaren Teknifikazio Programa. Pasa den igandean hasi zen eta aste honetako igandean Kadete eta Haur mailakoek entrenamendu saioa burutuko dute.

Azaroaren 26an Lauro Ikastolan ospatuko den TEKNIFIKAZIO deialdia bidaltzen dizuegu.

– Kadete mailako 2002 eta 2003: Parte-hartzaileak 15:45etarako bertaratu beharko dira.

– Haur mailako 2004 eta 2005: Parte-hartzaileak 16:45etarako bertaratu beharko dira.

Deialdia osoa

Selekzio eta teknifikazio deialdietan bat egiten duten jokalarien kasuetan, selekzioak lehentasuna izango du eta ez dute zertan bertaratze ezagatik inolako justifikaziorik egin beharko, izan ere Federazioa egoera horren jakitun da.

Entrenamendura ez joatea secretaria2@bizkaiabasket.com helbidean abisatzen edo justifikatzen ez bada, jokalari hauek ez dira hurrengo jardunaldirako deituak izango. Min hartuta dauden jokalariek jokatzeko alta dutenean, honen berri eman beharko dute berriz ere hautatuak izateko aukerak izan ditzaten.

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak