EUSKAL LIGAK: GetxoSaskik ezuztekoa eman du Juniorretan

EUSKAL LIGAK: GetxoSaskik ezuztekoa eman du Juniorretan

(ARGAZKIA: Basketbasko) Ezustekoz beteriko asteburua izan dute gure talde batzuek. Aipatzekoa Unmuno eta Getxosaskik Gizonezko Juniorretan egindakoa. Urdinek galdu eta Ori Beltzak nagusitu ziren eta azken fasean sartzeko lehian sartu dira. Horrez gain, Gernika eta Loiola Indautxu aurrera doaz emakumezko kadeteetan eta elkarrez aurka neurtuko dira hurrengo jardunaldian.

GIZONEZKO JUNIORRAK

Derbi erakargarria jokatu zuten Bilbao Unamunok eta GetxoSaskik eta partidua erakargarria izan zen zaletuentzat. Getxotarrak partiduan inolako konplexu gabe sartu ziren eta lana gogotik egin zuten talde biek. Etxekoek, taldeari egonkortasuna eta erritmoa emango zion boskotea bilatzen mugimenduak burutzen zebilen. Momentu batzuetan bere helburua lortu zuten, lehen laurdenean 23-18. GetxoSaskik erritmo eta intentsitatea handitu zuen, etxeko jaurtitzaileei geldituz. Atsedenaldian 33-34.

Atsedenaldiaren ondoren bazirudien partidua Bilbotarren aldekoa izango zela, izan ere Iñigo Betolazak hiru hiruko sartu zituen jarraian, 59-46 aurretik jarriz. Baina oraindik ez zegoen ezer erabakita. Mikel Lanza eta Asier Gonzalezek partidua iraultzeko bidea erakutsi zioten bere taldekideei. Unamunokoak 4 minutuz saskiratzerik lortu gabe egon ziren eta azkenean garaipena GetxoSaskirentzat izan zen, 68-73.

Gainera, Loiola Indautxuk ezin du Fundación taldearen erritmoa jarraitu, izan ere Alter Consulting taldea gehiago izan zen, naiz eta Jaime Lacabex-ek lan bikaina egin,53-48.

A2an Tabirako Baquek 63-58 irabazi zion TAKEri asko sufritu eta gero.

EMAKUMEZKO JUNIORRAK

A1ean Gernika KESB-ek serio jarraitzen du lanean, garaipen bakoitzagatik asko borrokatuz. Gernikarrek lana gogotik egin behar izan zuten Oiarsori irabazteko 63-53. Partidua orekatua izan zen eta markagailuan talde biak joan ziren aurretik une ezberdinetan 27. Minutura arte,37-36. Gernikarrek, Abertasturi eta Vergararekin beste martxa bat sartu zuten eta aurrera jarraitu zuten Alberdiren laguntzarekin.

Loiola Indautxu ez zen gai izan Electro Alavesa Araskiri aurre egiteko 56-86.

A2an Tabirakok liderrarekin berdindurik jarraitzen du Atleticori 41-51 irabazita eta La Salle Bilbao Araba baino gehiago izan zen 44-70.

GIZONEZKO KADETEAK

Hiru bizkaitar ditugu Fundación 5+11 buru duen maila honetan.Loiola Indautxu eta Bilbao Unamunoren arteko derbia urdinentzat izan zen 79-83. Hasieratik Jon Bilbaoren taldeak aurrea hartu zuen eta Pedrosa-Barandalla bikotearekin erritmoa markatu zuten, min asko eginez eta lehendabiziko abantailak sortuz.8. minuturako abantailak 10 puntutik gorakoak ziren, 10-21. Pibotak erakustaldia eman zuen gorritxoentzat, guztira 38 puntu eta 13 errebote hartu lortu zituen.  Dena dela, Loiolak puntu bakarrera jartzea lortu zuen 23. Minuturako eta aurretik jartzeko mehatxua egin arren ez zuen lortu eta garaipena Unamunorentzat izan zen. Hirugarren bizkaitarra Zornotza dugu eta bigarren jardunaldi honetan lehendabiziko garaipena lortu zuen Zarautzen aurka, talde lehiakorra dela erakutsiz. 40 minutuetan aurretik ibili ondoren, Zarauztarren hiruko batek luzapena eragin zuen 58-58. Nahiz eta arazoekin sartu luzapenera, Gipuzkoarrak ez ziren gai izan Kerman Salazar gelditzeko eta jokalari hau erabakigarria izan zen 24 puntu eta 13 erreboterekin.

A2an Mondragon Unibertsitatea Limpiezas Al Garbi baino gehiago izan zen, eta lehen garaipena aurkitu ezinik jarraitzen du. Paules Galtzagorrik lortu zuen behingoz garaipena , Grupo Zaher taldeari 74-70 irabazita eta maila salbatzea posible dela erakutsiz.

EMAKUMEZKO KADETEAK

A1ean partidurik gabe dauden 3 taldetik 2 bizkaitarrak dira, Gernika KESB eta Loiola Indautxu hain zuzen.Gernikarrek erraz irabazi zioten Movilteck taldeari 57-90. 14.minuturako dena erabakita gertatu zen, gernikarrak 12 puntuko aldea lortu baitzuten- Loiola Indautxuk ere berehala utzi zuen partidua erabakita Hondarribia igo berriaren aurka 48-65. 16. Minuturako Alex Aurreren taldeak 20 puntuko aldea lortua zuen. Datorren astean Loiola eta Gernikaren aurkakoa jokatuko da.

Bizkaitarren gainontzeko ordezkaritza A2an dugu non La Salle Bilbao eta Askartzaren arteko derbia datorren ostegunera atzeratu den.

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak