(ARGAZKIA: USA Basketball) FIBAren konfirmazioa falta denean, larunbatean jakin dugu Amerikako Estatu Batuek Bilboko egoitzan jokatuko dituztela Munduko Kopako lehenengo faseko partiduak. Gainontzeko bost selekzioak asteleheneko zozketan ezagutuko ditugu
Lebron James, Durant, ‘Melo’ Anthony, Paul, Deron Williams, Tyson Chandler, Anthony Davis, Kevin Durant, James Harden, Andre Iguodala, Kevin Love eta Russell Westbrook, besteak beste, dira Estatu Batuetako federazioak hautatu dituen 28 jokalariak, 2014-2016 urteetan AEBko selekzioan parte hartzeko. NBAko izar nagusiak Bilbon izango dira.
Larunbat honetan Munduko Kopan gonbidatu bezela parte hartuko duten 4 selekzioak zeintzuk diren ezagutu ditugu: Brasil (#10 FIBA Ranking-ean), Finlandia (#39), Grezia (#5) y Turkia (#7).
Beraz, hauek dira Munduko Kopan parte hartuko duten selekzioak: Angola, Argentina, Australia, Brasil, Croazia, República Dominikar Errepublika, Egipto, Finlandia, Frantzia, Grezia, Iran, Korea, Lituania, Mexico, Zelanda Berria, Filipinak, Puerto Rico, Senegal, Serbia, Eslovenia, Espainia, Turkia, Ukrania eta Estatu Batuak.
Momentuz, bizkaitarrok badakigu Estatu Batuek Bilbon jokatuko dutela. Baina gainontzeko bost taldeak falta dira. Astelehenean, arratsaldeko 18.45etan zozketa egingo da (zuzenean Cuatron ikusgai).
Azkenik, egun hauetan txapelketaren baloi ofiziala eta maskotk aurkeztu dira; Ole eta Hop.