[box]Bizkaian Kirola ere Euskaraz BIKEE proiekturako pilula digitalak ditugu eskuartean. Pilula hauen helburua kirolarekin zuzeneko harremana duten kideei teknikoki euskaraz jarduteko baliabideak ematea da.[/box]
Pilula hauek lehenengo atal teorikoa izango dute, eta ondoren, hori praktikan jartzeko ariketa batzuk izango dira.
Pilula honetan kirol arloko hizkera landuko dugu lehenik, eta ondoren ariketak egingo ditugu.
HELBURUAK
- Euskararen erabilera eta sentsibilizazioa areagotzea kirolarien artean.
- Hizkuntza-baliabideak eskaintzea kirolari zein entrenatzaileei euren jardunean euskaraz egiteko.
- Kirol-eremuko hizkera teknikoa lantzea egunerokoan hizkuntza oztoporik ez izateko.