3 jardunaldi baino ez dira geratzen Junior eta Kadete mailetako bigarren fasea bukatzeko eta dagoeneko Lauko Finaletarako sailkatu dira talde batzuk. Horietariko bat Leioa SBT da, mutilen Junior mailan Santurtziri irabazita. Beste 4 talde oraindik jaberik ez duten 3 postuengatik borrokatuko dira. Nesken Junior mailan birtualki sailkatuak daude Lauko Finaletako 4 taldeak. Nesken Kadete mailan zalantza laugarren postuan dago, Mutilen Kadete mailan gertatzen den bezala.
BIZKAIKO LIGA BEREZIAK: Lauko Finaletara sailkatzen duten hainbat postuk badute jabea dagoeneko


Partekatu berri hau
Lotutako albisteak
Mini, Haur eta Kadeteentzako deialdi berriak
10/06/2025
2025eko Saskibaloi Jaiaren egutegiak
05/06/2025