JUNIOR KOPA: Loiola nesken denboraldiko azken titulua bereganatu du

JUNIOR KOPA: Loiola nesken denboraldiko azken titulua bereganatu du

Loiola Indautxuk kopa berri bat titulu berri bat dauka bere bitrinan, Nesken Junior mailako Bizkaia Kopa. Bilbotarrek Tabirako Baqueri irabazi zioten finalerdietan eta La Salleri finalean, azken hau 66-53.

FINALERDIAK

GERNIKA KESB 46 – 67 LA SALLE

Gernika KESB eta La Salleren arteko partidua lehen 20 minutuetan erabaki zen. Urduritasun eta zalantzek kalte handia sortzen zien talde biei saskiratzerako orduan. Etxeko taldea ordea aurretik zen uneoro. Hirugarren laurdenean Iker Añonen taldea asmatzen hasi zen eta erasoan oldar jokatu zuten. Partzial handia jaso zuen Gernikak eta finalerako pasea erabakita geratu zen.

TABIRAKO BAQUÉ 50 – 58 LOIOLA INDAUTXU

Loiola faborito bezala irten zen bigarren finalerdian. Euskadiko Lauko Finalerako sailkatu eta gero Tabirako zuten aurkari Indautxukoek. Hasieratik Nagusi izan ziren Loiola Indautxukoak, 8-10 puntu inguruko aldeak kudeatuz. Asteburuko jokaldia ere partidu honetan jaso zen. Paule Portillok hiruko ikusgarria sartu zuen 8 metrotik. Tabirakok gogor borrokatu zuen eta aurpegia eman zuen baina ez zen nahikoa izan kalitate handiko talde honi gailentzeko.

 

FINALA

LOIOLA INDAUTXU 66 – 53 LA SALLE

Lehen bost minutuak oso zoroak izan ziren. Emozioz beteriko finala aurreikusten zen eta horrela izan zen. Lehen zatian talde bien berdintasuna agerian geratu zen, atsedenaldian 33-30 La Salle aurretik. Bigarren zatian ikuskizuna eskaini zuten talde biek. Basagurenek partida bikaina jokatu zuen eta baita La Salleko Arrillaga eta Bringasek. Aurrerenak pixkanaka abantailak lortzen hasi ziren. Salestarrak ez ziren gai abantailak murrizteko. 10 puntuko aldeak lortuta gorritxoak konfiantza hartu zuten eta garaipena lortu zuten. Loiola Indautxu nesken junior mailan Txapeldun!

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak