Urte bete eta gero RETAbet ACB-n da!

Urte bete eta gero RETAbet ACB-n da!

[box]Urrezko LEB maila zailean denboraldi bikaina egin ostean eta Lauko Finalean bere maila erakutsi eta gero Bilbao Basket berriz ete ACB taldea da. Melillari 75-68 eta finalean Iberojet Palmari 62-55 irabazita lortu dute helburua.[/box]

Giro paregabea eta harmailak jendez lepo zuela ekin zitzaion azken partiduari.2 minutu behar izan zituen etxeko taldeak  lehen saskiratzea lortzeko. 16-8koarekin kanpoko taldea asmatzen hasi zen baina Javi Salgado bertan zen, hiruko batekin zalantza guztiak usatzeko 9000 bilbotarren aurrean.

Bigarren laurdenean partidua orekatu egin zen, 15. Minutuan 24.24. Balear Uharteetakoak ez zeuden amore emateko. Beltzezko gizonak arbitroaren erabakiez gehiago arduratu ziren jokoaz baino eta atsedenaldira 33-27 iritsi ziren.

Atsedenaldia bukatu eta berehala Larsenen laugarrena iritsi zen. 16 minutu aurretik. Demetrio kondo ordezkatu zuen, saskitik urrun asmatuz. Brasildarrak ondo jokatu zuen baloirik gabeko jokaldietan blokeo zuzenarekin. Iberojetek ordea hortxe jarraitzen zuen, tinko. Azken laurdenera 42-40 iritsi ziren.

Iberojet aurretik jarri zen, 42-44 eta zalantzak handitzen zetozen. Bilbao Arenara hurbildu zirenek eztarria utzi zuten bertan eta Javi Salgadok taldea bide zuzenetik eraman zuen. Lammersen fisikoa erabakigarria izan zen. Azken hiru minutuak jokatzeko zeudela 3 puntu aurretik zegoen Bilbao Basket. 55-55ko berdinketarekin hutsartea eskatu zuen Mumbruk. Minutu bat saskiratzerik gabe eta Brown, Salgado eta Schreiner txikiekin zirt edo zart egiteko hautua hartu zuen etxeko entrenatzaileak. Bavia arinegi joan zen eta Schereinerrek igoera balio zuen hirukoa sartu zuen. 16 segundoren faltan 61-55. Zalantza guztiak Salgadok isilarazi zituen jaurtiketa libre bat sartuz. RETAbet berriz ere ACB-n da. Zaletuek ondo ospatu zuten partidu amaiera.

Argazki Galeria

Estatistikak

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak