Zenbait partidak urriaren 28tik azaroaren 10era kiroldegietako grebaren eragina jasango dutela aurreikusten denez, federazio honek jakinarazi nahi du ahal den guztia egin behar dela partidak egin daitezen.
– Udal-instalazioak erabiltzen dituzten klubak, edozein gorabeherari adi egon zaiteztela eskatzen dizuegu.
– Klubeko partidaren batek eragina izango duen zalantzaren aurrean, kantxa alternatiboa aurreikusita izatea, beste klub batzuei laguntza eskatzea.
– Beste taldearekin hitz egin eta partiden ordena aldatzen saiatu, lehen itzulian lehiaketa bat izanez gero, edo instalazioa laga arazoa konpontzeko.
– Partida bat atzeratzea edo bertan behera uztea azken aukera bada, Lehiaketa Oinarriak kontuan hartu beharko dira.