[box]2013. urtean City Mayor Fundazioak nazioarte mailan era ofizialean Munduko Alkate Saria eman zion gure alkateari. Azkunak, gaixotasun luze baten ondoren, utzi egin gaitu eta Bizkaiko Saskibaloi Federaziotik bere familiakide eta lagunei doluminak eman nahi dizkiegu.[/box]
2014ko Munduko Kopako Bilboko egoitzaren alde lan izugarria egin du Iñaki Azkunak, eta saskibaloiarekiko duen konpromisoa erakutsi du kirol, giza eta ekonomia alorretan. Joan den azaroan antolatu zen zita mundialistaren aurkezpenean bere hurbiltasuna eta naturaltasuna erakusti zuen berriz ere, aurkezpen horretan azalduz Bilbo nola heldu zen egoitza izatera. “Egia da, taberna batean Ahaldun Nagusiarekin sinatu genituen papel eta dokumentu guztiak, bestela ez genuen txapelketa izango eta”. Azkunaren ustez, Munduko Kopa Bilbora etortzean oso garrantzitsua da “instituzio guztiek elkarlanean aritzea”. Udalbatzaren inguruan esan zuen “hemen antolatu diren ekitaldi handi guztietan egon gara, eta egoten jarraituko dugu”. Antolakuntzaren garapenaren inguruan honako hau esan zuen Iñaki Azkunak, “ziur nago txapelketa guztiontzat ona izango dela, eta noski, BEC-a bete egingo dela”.
Azkunak, ez du hainbeste lan egin duen proiektua ikusiko, baina German Mongek, Bizkaiko Saskibaloi Federazioaren presidenteak dioenez, “Iñaki joan zaigu baina bere azken legatua utzi digu, Bilbon eta Bizkaian sekula antolatu izan den saskibaloi ekitaldirik handiena. Munduko alkate onenarentzat eskainitako mundiala”.
Pertsona ospetsu gehiagok adierazpenak egin dituzte Iñaki Azkuna gogoratzeko, eta jende horren artean Espainiako Saskibaloi Federazioaren presidenteak, Jose Luis Saezek, ez du ahaztu nahi izan 2014ko Munduko Kopako proiektuan Azkunak eskaini zuen laguntza, Bilboko egoitzaren hautagaitza aurkeztu zen unetik. Saezek honako hau esan du, ” Urte askotan zehar lan egin du lortu duena lortu ahal izateko: Bilbo mundu osoko hirien onenen artean kokatzea”.
Azken agurra, hurrengo astelehenean izango da Bilboko Donejakue Katedralean, goizeko 12:00etan.