[box]Carlos Lasa Herran hil da igande honetan 63 urte zituela. Carlos erreferentea izan zen Bizkaiko kirol federatuaren munduan. Bizkaiko Euskal Pilota Federazioan paper garrantzitsua izan zuen, bertako presidente izan baitzen 2006ra arte. 1998tik aurrera kargu hau ASFEDEBIren presidentetzarekin batera uztartu zuen, eta 2017ra arte izan zen elkarte honen buru.[/box]
Asko dira presidente izan zenean lortutako lorpenak; Bizkaiko federazioen kudeaketaren hobekuntza nabarmendu behar da, baita Kirol Etxe berrira lekualdatzeko izan zuen inplikazioa ere; beti egin zuen Bizkaiko Foru Aldundiarekin lankidetzan aritzearen alde eskola-kirolaren kudeaketa administratiboan, Bizkaiko kirol-irakaskuntzen ikastetxea bultzatu zuen eta federazio guztiak batzea lortu zuen, Bizkaiko kirolaren alde elkarrekin arraun egiteko.
ASFEDEBIko langile guztiok, Alberto Serrano egungo presidentearekin batera, eskerrik beroenak eman nahi dizkizugu.
Goian bego.