Uztailaren 1ean hasiko da lizentzien aurkezpena
Denboraldi honetatik aurrera, taldeen lizentziak intranet berrian izapidetuko dira, BASKETBASKO klubetan, eta laster bidaliko dugu dagokion eskuliburua. Gainera, lizentziak izapidetzeko behar diren inprimakiak berrikusi eta murriztu dira.
Beharrezko inprimakiak www.bizkaiabasket.com webgunetik deskargatu ahal izango dira, LICENCIAS-IMPRESOS atalean. Laster zuen eskura egongo dira, testuak eguneratzen ari dira.
Lizentziak egiteko orduan, bi egoera daude:
Aurreko denboraldian lizentzia izapidetu duten jokalariek honako hauek aurkeztuko dituzte:
– Lizentzia-eskaera
– Baja-karta ekipo batean (hala dagokionean).
Lizentzia lehen aldiz izapidetzen duten jokalariek honako hauek aurkeztuko dituzte:
– Lizentzia-eskaera
– Mediku-ziurtagiri indibiduala edo kolektiboa talde osoarentzat, betiere aurreko denboraldian federazio-lizentziarik izan ez badute.
– NAN edo banakako pasaportea
– Nortasun agiriaren tamainako argazki bat.
– Baja-karta ekipo batean (hala dagokionean).