(ARGAZKIA: A. Nevado/FEB) FIBA Road Show World Cup 2014 Bizkain da berriz ere, oraingo honetan Bilbon eta Barakaldon, gure lurraldean jokatuko den Munduko Kopako ekintzen artean.
Asteuru honetan, martxoaren 29an (larunbatean) eta 30ean (igandean), Bilboko Itsasadarra Itsas Museoko pasealekuan FIBAko kamioi mugikorra egongo da, saskibaloiaren historiako objektuekin, joko ezberdinekin eta saskibaloi kantxetan antolatuko diren hainbat ekintzekin, non saskibaloi zale eta maitaleek ekintza ezberdinetan parte hartzeko aukera izango duten.
Bi egun geroago, apirilaren 1ean (asteartean) eta 2an (asteazkena), Barakaldok Bilbori lekukoa hartuko dio. Barakaldoko Herriko Plazak Road Show festa jasoko du, hainbat txapelketa, erakusketa eta kantxa batean egin diren ekintzekin.
Bilbon eta Barakaldon sari bereziak egongo dira txapelketetako irabazleentzat eta detaile ugari parte hartzaile guztientzat.
Izena
Ekintza ezberdinetan izena emateko beharrezko inskripzioa burutu beharko duzue (hiruko jaurtiketen txapelketak, bi belaunaldietako torneoa, posizio anitzeko txapelketa). Interesatuek, wc2014@bizkaiabasket.com helbide elektronikora e-maila bai idatzi behar duzue zuen Izena + abizen bi + telefono zenbakia eta adina adieraziz, eta bakarka edo talde moduan arte hartzeko aukera dago.
BILBOKO AGENDA – Bilboko Itsasadarra Itsas Museoko Pasealekuan
MARTXOAK 29, LARUNBATA
12:00-14:00: Eskola Kiroleko 3×3 jardunaldi ofiziala, 8-9 urte bitartean.
14:00-14:30: FEB Klinika
16:30-18:30: BizkaiaBasket Fundazioko “Bi Belaunaldiko Torneoa”
18:30-19:00: Neska-mutilentzako ginkana (6-8 urte)
19:00-20:00: Hiruko jaurtiketen txapelketa
MARTXOAK 30, IGANDEA
11:00-12:30: BiSFko Teknifikazio Programa eta Talentu Hautematea
12:30-13:30: Bizkaia GDKOren jokalarien bisita
13:30-14:30: Parte hartze librea BiSFko monitoreek zuzendua
16:30-17:30: Posizio anitzeko jaurtiketa txapelketa
17:30-18:30: Neska-mutilentzako ginkana (6-8 urte)
18:30-19:30: Parte hartze librea BiSFko monitoreek zuzendua
19:30-20:00: Sari banaketa
BARAKALDOKO AGENDA – Herriko Plaza
APIRILAK 1, ASTEARTEA
12:00-13:30: Museo kamioira bisita eta inguruko ikastetxeekin ekintza (12 urtetik beherako neska-mutilentzat)
13:00-14:30: FEB Klinika
16:30-18:00: Museo kamioira bisita eta inguruko ikastetxeekin ekintza (16 urtetik beherako neska-mutilentzat)
18:00-19:00: Hiruko jaurtiketen txapelketa
19:00-20:00: Parte hartze librea BiSFko monitoreek zuzendua
APIRILAK 2, ASTEAZKENA
10:30-12:00: Museo kamioira bisita eta inguruko ikastetxeekin egindako ekintza (12 urtetik beherako neska-mutilentzat)
12:00-12:30: Neska-mutilentzako ginkana (6-8 urte)
12:30-13:30: Bisita sorpresa
13:30-14:30: Parte hartze librea BiSFko monitoreek zuzendua
16:30-18:00: Museo kamioira bisita eta inguruko ikastetxeekin ekintza (16 urtetik beherako neska-mutilentzat)
18:00-19:00 : Posizio anitzeko jaurtiketa txapelketa
19:00-20:00 : Parte hartze librea BiSFko monitoreek zuzendua eta sari banaketa