(ARGAZKIA: Alberto Nevado / FEB) Martxoaren 30etik apirilaren 2ra arte Bilboko eta Barakaldoko kaleak saskibaloiz beterik egongo dira FIBA Road Show World Cup 2014a dela eta, egun hoerietan ekintza ugari antolatuta baitaude. Horien artean, hiru klinik izango ditugu, estatuko eta europako leiendak diren hiru jokalarik emango dituztelarik, uda honetan europako txapelketa irabazi zutenak: Amaya Valdemoro, Elisa Aguilar eta Isa Sánchez.
Asteuru honetan, martxoaren 29an (larunbatean) eta 30ean (igandean), Bilboko Itsasadarra Itsas Museoko pasealekuanFIBAko kamioi mugikorra egongo da, saskibaloiaren historiako objektuekin, joko ezberdinekin eta saskibaloi kantxetan antolatuko diren hainbat ekintzekin. Bi egun geroago, apirilaren 1ean (asteartean) eta 2an (asteazkena), Barakaldok Bilbori lekukoa hartuko dio.
Ekintza ezberdinetan izena emateko beharrezko inskripzioa burutu beharko duzue (hiruko jaurtiketen txapelketak, bi belaunaldietako torneoa, posizio anitzeko txapelketa). Interesatuek, wc2014@bizkaiabasket.com helbide elektronikora e-maila bai idatzi behar duzue zuen Izena + abizen bi + telefono zenbakia eta adina adieraziz, eta bakarka edo talde moduan arte hartzeko aukera dago.
Hona hemen egun ezberdinetako egutegiak:
BILBOKO AGENDA – Bilboko Itsasadarra Itsas Museoko Pasealekuan
MARTXOAK 29, LARUNBATA
10:30-12:30: Unamuno – La Salle (Haur kategoria gizonezkoak)
12:00-13:30: La Salle – Maristas San Miguel (Haur Kategoria Emakumezkoak).
14:00-14:30: FEB Klinika (Elisa Aguilar)
16:30-18:30: BizkaiaBasket Fundazioko “Bi Belaunaldiko Torneoa”
18:30-19:00: Neska-mutilentzako ginkana (6-8 urte)
19:00-20:00: Hiruko jaurtiketen txapelketa
MARTXOAK 30, IGANDEA
11:00-12:30: BiSFko Teknifikazio Programa eta Talentu Hautematea
12:30-13:30: Bizkaia GDKOren jokalarien bisita
13:30-14:30: FEB Klinika (Isa Sanchez)
16:30-17:30: Posizio anitzeko jaurtiketa txapelketa
17:30-18:30: Neska-mutilentzako ginkana (6-8 urte)
18:30-19:30: Parte hartze librea BiSFko monitoreek zuzendua
19:30-20:00: Sari banaketa
BARAKALDOKO AGENDA – Herriko Plaza
APIRILAK 1, ASTEARTEA
12:00-13:30: Museo kamioira bisita eta inguruko ikastetxeekin ekintza (12 urtetik beherako neska-mutilentzat)
13:00-14:30: FEB Klinika
16:30-18:00: Museo kamioira bisita eta inguruko ikastetxeekin ekintza (16 urtetik beherako neska-mutilentzat)
18:00-19:00: Hiruko jaurtiketen txapelketa
19:00-20:00: Parte hartze librea BiSFko monitoreek zuzendua
APIRILAK 2, ASTEAZKENA
10:30-12:00: Museo kamioira bisita eta inguruko ikastetxeekin egindako ekintza (12 urtetik beherako neska-mutilentzat)
12:00-12:30: Neska-mutilentzako ginkana (6-8 urte)
12:30-13:30: Bisita sorpresa
13:30-14:30: FEB Klinika (Amaya Valdemoro)
16:30-18:00: Museo kamioira bisita eta inguruko ikastetxeekin ekintza (16 urtetik beherako neska-mutilentzat)
18:00-19:00 : Posizio anitzeko jaurtiketa txapelketa
19:00-20:00 : Parte hartze librea BiSFko monitoreek zuzendua eta sari banaketa